Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-03-06 Getxo Berezia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2022-03-06 Getxo Berezia
Conductor/a
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Autores
Uria Albizuri, Jone
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Azken urteetan etxeetan lapurtzea izan da zure ogibidea. Aurrez ikusi eta zaintzen dituzu jendearen ohiturak. Hori egin, eta Algorta inguruko itxura oneko familia baten etxera lapurtzea erabaki duzu. Sartu zara haien etxera, baina zure sorpresarako aberatsetik gutxi du familia honek.

Descripción

Melodia
Baserrian jaio nintzan
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2022-03-06 Getxo Berezia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zaindu nuen goizaldea
zaindu nuen eguerdia
zaindu iluntzea eta
arratseko alderdia
eguerdiro poteon ta
horren pozik aurpegia
gimnasiora ondoren
botatzera izerdia
baina hona sartu naiz ta
ai ene ze miseria!
Hemen nago salan duten
banketa hontan eseria
ai gure gizarte honek
ze kalte, ze aberia!
Ze kaltegarria izan
ahal den itxurakeria!

Beren beroki hoiekin
zutenak nahiko talante
beraien alkondara guai
euren zapata ta ante
nahiz ta itxuraz zeuden
beti denean jo ta ke
hara zer topatu dudan
nire ustetatik aparte:
hiru aulki ta lau manta
hor hartzekotan estalpe
hiru gauza kutre eta
dena miseria kate
eta pentsatzen jarri naiz
hara ze kasualitate!
Lehen nazka nien ta orain
pena ematen didate.

Nahiz ta Algorta ustez den
diruaren erresuma
antza hemen ere faltan
dute batzuk ondasuna
pentsa ia galtzeraino
euren buru osasuna
kezkatuta ondokoek
zer usteko ta zer suma
diru bila nentorren ta
ze nolako erantzuna!
Nahiz lapur ona nintzela
askotan nuen entzuna
gaur ia esku hutsik noa
ez da txanpon oihartzuna
baina poltsikotan daukat
beraien duintasuna.