Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-03-30 Baiona Berezia [Bertsoa] / Miren Artetxe

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2022-03-30 Baiona Berezia
Conductor/a
Erremundegi, Ekhi
Bertsolaris / Autores
Artetxe, Miren
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Euskararen egoera aipatzean anitzetan erabiltzen da baso erdi betearen eta erdi hutsaren irudia. Batzuek diote anitz aitzinatu garela; besteek oraindik oso egoera larria dugula. Orain dela hamabost urte sortu zen EEP, eta hizkuntza politika bat martxan da. Baina azken inkesta soziolinguistikoaren arabera %20 inguru dira euskaldunak Ipar Euskal Herrian. Hezkuntza publikoan euskarazko irakaskuntza gero eta leku gehiago hartzen ari da, baina Ipar Euskal Herriko ikasleen %70 inguruk ez du euskararekin harremanik; ikastoletako ikasleen kopurua emendatzen ari da, baina ikastoletako ikasle kopurua gutxiengo bat da. Eta abar, eta abar, eta abar…Zein da irakurketa egokia Miren? Basoa erdi hutsa ala erdi betea? Nola ikusten duzu afera? Zertan gara?

Descripción

Melodia
Haizea dator ifarraldetik
Nombre de la estrofa
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2022-03-30 Baiona Berezia [Bertsoa] / Miren Artetxe

Nombre de la estrofa:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nahiz eta batzuk bizi ohi garen euskaratik euskarara
eta saiatzen giren leuntzen besteei euskararen malda
datuak berez ez dira onak ta txarrak dira beharba
batzuk begiak zorrotz dituzte ta ahotsean ikara
baso bat dugu mahain gainean ta lurrean da dardara
gauza ez baita bete ala huts, basoa zilatua da!

Gu zabalera begira eta besteek txokoan tanto
batzuk irrifar zabal-zabala bestek begitan bi malko
batzuk diote egoera hau dela aldatu beharko.
Hola segituz egoera hobea izanen dela biharko
ta nik ez dakit ze politikan diren sekretu ta gako
baina ez ginuke lasaitu behar baso bat daukagulako.

Etorkizuna begiratuta etortzen zaigu ikara…
Nun egongo da? Noren ahotan? Zein karriketan euskara?
Euskaldun oro berriz euskaraz mintzatuko ote gara?
Gure mintzoa helduko bada umeen sehasketara
zenbat ta gehio pentsatu kezka gehitzen baitzaigu kezkara
berdin du baso, berdin lapiko, berdin katxi zein kikara
etorkizuna eraman behar dugu gure eskuetara
nire erabaki politikoa baikorra izatea da.