Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-06-18 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Maider Arregi Markuleta

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2022-06-18 Hondarribia Berezia
Conductor/a
Aranburu, Ainhoa
Bertsolaris / Autores
Agirre, Amaia
Alberdi, Uxue
Amuriza, Miren
Arregi Markuleta, Maider
Ejercicio
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto
Maider, Bidasoaz beste aldean dagoen herrian, 18 urte arteko ikasketa guztiak euskaraz egin arren, gazteek ezin dituzte brebeta eta baxoa azterketa ofizialak euskaraz egin, frantsesez egin behar dituzte derrigor. Maider gaur egin duzu azterketa, eta dena euskaraz idatzi duzu. Badakizu zero jarriko dizutela. Ateratzean zain dituzu Uxue, frantsesez azterketa egin duen laguna; Miren, zure zientziako irakaslea eta Amaia, zure ama.

Descripción

Melodia
Haizea dator ifarraldetik
Nombre de la estrofa
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2022-06-18 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Maider Arregi Markuleta

Nombre de la estrofa:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Alberdi
Paper aurrean makurtu gara
zu eta biok serio
gauza berbera eta bi gauza
egin ditugu dedio!
Hezkuntza zer da gure aliatu
edo gure arerio?
Ustez babestu ohi dituena
hainbat hizkuntza balio
gaur nik frantsesez izkiriatu dut
ez duzu gutxi balio
nire eredu izango zara
eta ni enpresario.

M. Arregi
Enpresario izango zara
ta egin dit enbarazu
zure eredu ni izango naiz
hori ere esan didazu
militantzian ibiltzen gara
zu eta biok indartsu
euskaran alde zenbat aldarri
euskarari egin kasu
baina papela frantsesez bete
eta ez diozu eman su
ume-umetatik laguna baina
traidore hutsa zara zu.

M. Amuriza
Maider zu ezin zaituzte neurtu
nota batek ta nota bik
ikusi zaitut apunteak hartzen
klasean Darwinengandik
ta hark zioen ahulak jausten
direla bideetatik
ordea zuri ez zaizu ahaztu
brebetan be euskararik
ta ezin naiz joan musu bat eta
zorionak eman barik
garapenaren teoriari
buelta emateagatik.

M. Arregi
Zientzietako irakasleak
dena festa ta aparra
honi euskaraz egiten diot
eta jartzen dit hamarra
eskerrik asko ematearren
iritzia ta indarra
baina halere lasaitu zaitez
eta kendu irrifarra
zure klasetan dena zenbaki
dena ikur, dena marra
agian zure irakasgaia
gainditu dudan bakarra.

A. Agirre
Gure hizkuntzan idatzi dugu
oraina ta iragana
pena da ezin dugula egin
azterketa erdibana
alaba beti alaba dugu
eta ama beti ama
sei orrialde eta euskaraz
hasi ta bukatu dana
aprobatzea ezinezkoa
zenekien ta laztana
ordun zergatik hartu dezu zuk
Maider hainbesteko lana?

M. Arregi
Lana hartu dut tontoak garen
topikoak garaitzeko
lana hartu dut zapalkuntza bat
pixkanaka amaitzeko
ta nere amak, ze maja ama,
beti dagona zaintzeko
nik azterketa ondo egin dut
ta diotsut lasaitzeko
baina ai ama beste gauza bat
txarrerako ta gaitzeko
diru pixka bat ba al daukazu
pribatua ordaintzeko?