Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-06-30 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Haritz Mujika

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2022-06-30 Asteasu Jaialdia
Conductor/a
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Autores
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Mujika, Haritz
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Haritz, zu, jaiotzerako Irazu bertsotan ari zen. Beti izan zen zure erreferente, eta amesten zenuen Irazuren antzekoa izatea. Orain elkarrekin aritzen zarete, oso gertu Asteasuko bertso-eskolan, gizonezkoen ahalduntze bertso-eskolan… Ibilbide desberdineko bi bertsolari zarete, eta gaur, non eta Asteasun, oholtza berean bertsokide.

Descripción

Melodia
Garai bateko baserritarra
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2022-06-30 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Haritz Mujika

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. M. Irazu
Bertso bidean etengabean
guaz hazten eta hazten
ostegunetan hor biltzen gera
gu biok ez gera azken
urte mordoa pasa nituen
zaharretatik aberasten
ta orain berriz ahalegintzen naiz
gazteengandik ikasten.

H. Mujika
Beraz hargatik animatua
zu gazteokin batzera
ostegunero txintxo etorri
ohi zera kultur etxera
baino gurekin ikusi eta
nere galdera hauxe da:
guk egin degu aurrera edo
zuk egin dezu atzera?

J. M. Irazu
Hara laguna gure artean
badaukagu zenbait pike
auzoan ere dialektika
hori bera dabilkite
zeinek aurrera, zeinek atzera
eta erdian ze dike!
Zuek aurrera egin dezute
hala egin nahi nuke nik’e.

H. Mujika
Ta hortarako ez dezu hartu
bertso-eskola eskasa
zure errima, oin, doinutegi
gatozen gazteoi pasa
baino zahar eta gazteon artean
banatu behar da plaza
ta aurreragi egiten ere
ez degu horren erraza.

J. M. Irazu
Erraza zanik nork esan zuen?
Jabetu bedi norbera
pausoak sarri izaten dira
gero lanan arabera
galdetu dezu ea zerorrek
ein ote dezun aurrera
udazkenean izango dezu
erakusteko aukera.

H. Mujika
Eta burua hartantxe daukat
aitortu behar det lehenik
ta ez nuen uste halako sparring
ona izango nuenik
ta aitortu ere aitortuko det
guztiok hemen gaudenik
Maialenekin saion batean
kointziditu nahi nuke nik.

J. M. Irazu
Kointzidentzia ona litzake
badezu horren baimena
baina finala asko xamar da
nahiz ez iristea pena
ni larrauldarra izanagatik
badaukat auzoko sena
saiauko gera goi-goien uzten
Asteasuren izena.

H. Mujika
Bestearentzat onena opa
du bertso adiskideak
ta elkarrekin airean joaten
zaizkigu ordu libreak
ea noraino iristen diren
gure abilidadeak
ta emaitza onik ez bada ere
maiz balio du bideak.