Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-08-30 Langraiz-Oka Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Perea, Iñaki Viñaspre

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2022-08-30 Langraiz-Oka Jaialdia
Gai-emailea
Yañez, Iratxe
Bertsolaris / Autores
Perea, Oihane
Viñaspre, Iñaki
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Oilasko sexadoreak zarete; hots, oilaskoen sexua bereizten aritzen zarete; Oihane bista galtzen hasia zara.

Descripción

Melodia
Minberatu zaizkigu
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2022-08-30 Langraiz-Oka Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Perea, Iñaki Viñaspre

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Viñaspre
Hemen gaude oiloei
adi eta erne
baina ikusten zaitut
ai ene! Ai ene!
Nola ezberdinduko du
arra edo eme?
Betaurrekoak jantzi
itzazu Oihane.

O. Perea
Atso zahartzen ari naiz
eta zu algara
egiten ari zara
bertatik bertara
presbizia niretzat
oraintxe da traba
aingeruen sexua
errexagoa da.

I. Viñaspre
Beti horren koketa
ta hain dotorea
betaurrekoak komeni
zaizkio ordea
ezberdindu itzazu
arra ta emea
gallito ipintzeko
emea hobea.

O. Perea
Komentarioa izan da
pixka bat ustela
zuri begira nago
hemen dena dela
horrela egiten du
ez dago goibela
nabaritzen zaizu ai!
Oilarra zarela.

I. Viñaspre
Halaxe nabil eta
hala du ikusten
erritmoen holako
zeozer daukaten
zergaitik oker nagon
ez duzu asmatzen
Oihane hemen nabil
arraultza erruten.

O. Perea
Hori egiteko gogor
behar duzu ekin
horrelakoak ez dira
eiten Oihanekin
ni hemen oroitu naiz
Olentzerorekin
kapoiak jango ditut
arraultzatxoekin.