Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-06-24 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / June Aiestaran, Haira Aizpurua Ibargarai

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Berritxu Saria (25. 2022. Berriatua)
Actuación
2022-06-24 Berriatua Sariketa
Gai-emailea
Aldazabal, Imanol
Bertsolaris / Autores
Aiestaran, June
Aizpurua Ibargarai, Haira
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuk, Haira, gaur Berritxu Saria irabazi duzu; eta ospatzeko zure lagun Junerekin joan zara juergan ospatzen, baina etxera saria galduta iritsi zara. Biharamunean joan zara Juneren etxera bisitan, eta hara non ikusten duzun zure saria.

Descripción

Melodia
Gazteak Lizargatez
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Actuaciones Periódicas
Berritxu Saria

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2022-06-24 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / June Aiestaran, Haira Aizpurua Ibargarai

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


H. Aizpurua
Uste nuen nuela
saria galduta
ebatsi didazu ta
dena zure kulpa
ibili behar zira
hasi eta buka
irabazi nahiean
lagun bat galduta. (bis)

J. Aiestaran
Beraz lagun listatik
June dago kanpo
aber ez zazu horren
errez egin salto
honaino etorrita
aitortu beharko
aber nik gorde nizun
mozkortzen delako. (bis)

H. Aizpurua
Hortxe begiratu dut
sukalde iskina
eskultura hor dago
bilduta, zikina…
ez nuen ikusiko
laguna jakina
zu diskretuagoa
izango bazina. (bis)

J. Aiestaran
Ba ez, ez dezu behar
egin ikerketa
ez baitet galtzen horren
erabat oreka
baino ez zaitez jarri
pikeleaz beteta
total datorrenean
nik lortuko det ta. (bis)

H. Aizpurua
Pasa ditut momentu
ederrak tarteko
zurekin pasatzen da
guztia hobeto
baina orain triste naiz
pixka bat trantzeko
bertso bat egidazu
dena barkatzeko. (bis)

J. Aiestaran
Bertsotan Junek baitu
kristoren artea
ez da erreza zure
lagun izatea
kopa falta hori gaur
badezu kaltea
benga har zazu eta
ema’zu pakea. (bis)