Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2022-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Irati Alcantarilla, Haizea Arana
Bertsoa entzun |
2022-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Irati Alcantarilla, Haizea Arana
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
H. Arana
Jakin nahi nuen nola
joango zen bizitza
I. Alcantarilla
bueno neri galdetuz
ederki zabiltza
H. Arana
ta erdipurdikoa
gure pitonisa
I. Alcantarilla
Xenpelarren primeran
nigatik balitza.
I. Alcantarilla
Baina Irati egongo da
ta orduan ai, ai, ai!
H. Arana
A Irati al dago?
Ez nuen entzun nahi.
I. Alcantarilla
Ni nago zure ehun
euro horien zai
H. Arana
zuk kristalezko bola
astindu zazu bai.
H. Arana
Aber maitasunean
nola izango da?
I. Alcantarilla
Bueno ba esango dizut
hemendikan gora.
H. Arana
Muxu batzuk nahi ditut
nik hona ondora
I. Alcantarilla
eta egongo zara
benetan gustora.
I. Alcantarilla
Hona etorri zara
hori entzutera.
H. Arana
Egin nahi nizkizuke
hainbeste galdera.
I. Alcantarilla
Lagunei galdetzea
batzutan hobe da.
H. Arana
Zu ez zara ausartzen
dena erantzutera.
H. Arana
Hogei minutu eta
berrehun euro dira
I. Alcantarilla
eta ni bitartean
zerura begira.
H. Arana
Fama zuk izarretan
baitaukazu tira
I. Alcantarilla
eta gure denbora
bukatzen ari da.
I. Alcantarilla
Bueno ba esango dizut
azkeneko tori!
H. Arana
A ze asmakizuna
ez nekien hori.
I. Alcantarilla
Esandakoa beraz
ez esan inori.
H. Arana
Irati zure lana
egin zazu ongi!