Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Egunon ezer baino lehen [Bertsoa] / Moises Enbeita
Egunon ezer baino lehen [Bertsoa] / Moises Enbeita
Nombre de la estrofa: Lauko berdina, 2 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Bi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Dokumentu-mota: Ordenadore dokumentua
Egunon ezer baino lehen, (bir)
lehenau be esaten eben,
eta ohitura onik gaur
ez daigun urrutu hemen.
Lehenau be esaten eben,
ez daigun urrutu hemen.
Gaur ez ei gara hainbeste, (bir)
ez heldu eta ez gazte.
Despisten bat egon ei da,
krisia besteak beste.
Ez heldu eta ez gazte,
Krisia besteak beste.
Direla ta ez direla, (bir)
eurtongoa bai itzela:
Kopurua jaitsi arren
igon ei dogu nibela.
Eurtongoa bai itzela,
igon ei dogu nibela.
Halan be, ekinak ekin, (bir)
jakin badakigu jakin,
makailaua beratute,
zain dogule Kepa Agustin.
Jakin badakigu jakin,
zain dogule Kepa Agustin.
Goiazan ba ttipi-ttapa, (bir)
txurrutean ez “eskapa”,
ekarri behar ez daigun
bueltan baten bat “apapa”.
txurrutean ez “eskapa”,
bueltan baten bat apapa.
Samaniego, Biasteri, (bir)
zaragi zaharrak bi begi.
Erromesaldie barik
izan daigun erromeri.
Zaragi zaharrak bi begi,
izan daigun erromeri.
LAUNAn bazkaldu ta gero, (bir)
“pekataririk” balego...!
etxerantzean errezau
bakotxak hirune kredo.
“pekataririk” balego...!
bakotxak hirune kredo.
Hor zazpi sakramentuek, (bir)
gaurkora egokituek.
Ai! dana kontauko baleu
koplari “entenituek”.
Gaurkora egokituek
koplari entenituek.
Errioxara erromes – 2013-09-07 (m.e.)