Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Koldo Gezuraga
Bertsoa entzun |
2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Koldo Gezuraga
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Abarkas
Vitalinea bio ez dakit zer
hamaika izen antzeko
ta telebistan esaten dabe:
“Onak dira argaltzeko”
Zu aho haundiz hurbildu zara
gauza horiek ahazteko
zure itxura ikusi: zeu be
ez zaude asko esateko.
K. Gezuraga
Gutxienez nik ez dut erditzen
Naturhouseko lobbya
diskurtsoz bete ohi zara beti
zer da ba lodifobia?
Produktu hoiek ez dute egingo
zure bizitza ongia
zuk praktikarik ez duzu behar
falta zaizu teoria.
Abarkas
Teoriaren hiztegietan
eror daiteke edonor
nik diziplina pixka’t dut faltan
Gezu, bai egiari zor
nahiz holakoak hartzen ditudan
zure aurrean nahi nuke aitor
kirola egin eta ondoren
gose gehiagokin nator
K. Gezuraga
Antsietatea esaten zaio
ta hori ez da zure aldeko
influenzerrak kontsumitzen zu
azkenengo aldian terko
esaten dute: “Bada garaia
zure gorputza lantzeko”
Trikimailu bat baino ez da hori
dirua ateratzeko.
Abarkas
Eta ni lako jendea jausi
egiten denez batzutan
orain ohartu eta barrua
daukat erne, daukat sutan
ibili gabe buruarekin
ta gorputzakin burrukan
behingoagatik jarri behar naiz
mediku baten eskutan.
K. Gezuraga
Zure mediku psikologoak
badauka nahiko zeregin
zuk ni bezala harro erakutsi
bular, papar ta mitxelin
gose bazara zeozer pikatu
gose ez bazara berdin
zure gorputzak dioen horri
ezin baitzaio alde egin.