Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Koldo Gezuraga, Gorka Pagonabarraga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Actuación
2023-11-11 Berriz Txapelketa
Gai-emailea
Juaristi, Itxaro
Bertsolaris / Autores
Gezuraga, Koldo
Pagonabarraga, Gorka
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Koldo, errekan bizi diran ahateei ogi birrinak botatera joan zara. Gorka etorri jatzu ondora, eta madalena zatiak botaten hasi da.

Descripción

Melodia
Kantatzera nijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Koldo Gezuraga, Gorka Pagonabarraga

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


K. Gezuraga
Beti ordu berean
parkera erori
laguntxoekin hizketan
horren nabil ongi
ta zuk ez konparatu
madalena ogi
“Konpetentzi desleial”
Esaten da hori. (bis)

G. Pagonabarraga
Gezu, ikusten zaitut
hemen pixka’t ero
apur bat hipokrita
guztiz gezurtero
“Nire laguntxo dira”
esan duzu bero
ogi siku eskasa
emateko gero. (bis)

K. Gezuraga
Ogia erosten dut
nik beti pasoan
ez naiz ibiliko ta
zuregana soan
ahateak hor dabiltza
ama arazoan
lazunekin dabiltza
eta erasoan. (bis)

G. Pagonabarraga
Euren lagun eitea
niretzat mesede
animali erreinua
egin nahi dut neure
mila delicatessen
eman diet trebe
behinola bota nien
bisigua ere. (bis)

K. Gezuraga
Zu bai zu bisigua
ez duzu ikasi
ni haserretu naiz ta
zu txistetan hasi
jaki prozesatuak
hobe utzi kasi
lehen berdina esan
diot Abarkasi .(bis)

G. Pagonabarraga
Ni hemen gelditzen naiz
galtzeke oreka
nire ekosistema
da gure erreka
ta lortzen dudanean
beraien arreta
guztiak jango ditut
labean erreta. (bis)