Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Actuación
2023-11-11 Berriz Txapelketa
Gai-emailea
Juaristi, Itxaro
Bertsolaris / Autores
Galletebeitia, Xabat
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Inoz ez jatzu zilegi iruditu. Orain, asko maite dozun norbaitek egin dau.

Descripción

Melodia
Kas pote batzuk, txarroko ura
Nombre de la estrofa
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia

Nombre de la estrofa:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Elkarren ondo, elkarren altzo
denbora joan aurrera mantso
batera izan ginen aitatxo
ta azkenengoz elkartu atzo
bere partetik ezin omen zen
inoiz halakorik jazo
ez ditzagula orain burura
gure esku biak jaso
aurrez gertatu izan denean
deitu diogu: eraso.
Ta lagun minak egindakoan
bilakatzen da arazo. (bis)

Biok sortuta gazte asanblada
konpartituta barne bulkada
sexu eraso baten kuartada
edota kendu ahal du maskara
orain zulo bat gehitu beharko
elkarren arrakalara
pankartan sarri elkartzen ginen
salatzeko La manada
eta kuadrillan jazotakoan
arduratu egiten gara
nola heldu den honaino bera
berez mutil normala da. (bis)

Munduan bada hainbeste jende
nor norentzako nor noren mende
liseritzeko ia bi mende
nahiago lagun gu ez bageunde
teorikoki dena argi dugu
ertz edota erliebe
gero gizonok lagun artean
sentitzen gara errege
zilegitasun gutxi daukagu
ze aldarri, ze botere
ez badiogu utzi nahi pixa
tente egiteari ere. (bis)