Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Aitor Bizkarra

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Actuación
2023-11-18 Santurtzi Txapelketa
Gai-emailea
Menika, Igor
Bertsolaris / Autores
Altube, Txaber
Bizkarra, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Txaber eta Aitor bikotea zarie. Azken hilabeteetan su falta nabaria da zuen artean. Txaber, Aitorrek esan deutsu ez dagoala ondo, libidoa baxu daukola eta gurako leukela honen ganean berba egin.

Descripción

Melodia
Kintak jarrita ondorenian
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Aitor Bizkarra

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


T. Altube
Garai batean gertatu ohi zen
une batez sugartzea
azken aldian bare-barea
isila dugu etxea
ta zaila denez zure buruan
zer dagoen pentsatzea
kosta behar zait, ai laztana, zuk
zer daukazun ulertzea. (bis)

A. Bizkarra
Bi gazte ero ginen lehenago
ze garra eta ze sua!
Maitale arteko gerra txiki lez
bizi genduan sexua
egun dana da amultsutasun
kariño ta intsentsua
aspergarria be egiten jat
gure bake prozesua. (bis)

T. Altube
Garai batean hartzen ninduzun
bitrozeramikan kontra
orain musu bat eskatzen dizut
eta zuk atetik bota
psikologo bat hartu dezagun
berriz zoriona opa
ta berriz gerra deklaratzera
nator kantsauta nago ta. (bis)

A. Bizkarra
Gerra bat eta larru bizitan
hori gendun begikoa
psikologoa aitatu dozu
aspaldian betikoa
nahiz ta askori hau iruditu
proposamen logikoa
gure auzia korporala da
ez da psikologikoa. (bis)

T. Altube
Auzi korporal bat daukagula
ta gu gorputzik gabean
bi agureren plantak egiten
falta ez den edadean
bada aurkitzen bazara, laztan
hain egoera grabean
noizean behinka beste gorputz bat
sartu dezagun ohean. (bis)

A. Bizkarra
Azken urteetan jardun dogunez
ohitura zaharrak gordetan
misioneroaz haragokoez
jada ez naz akordetan
hirugarrenik ez dogu behar
guk lehengo bien ordetan
baina akaso hasi gaitekez
rol ezbardinak probetan. (bis)