Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Goiriena

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Actuación
2023-11-18 Santurtzi Txapelketa
Gai-emailea
Menika, Igor
Bertsolaris / Autores
Goiriena, Mikel
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Barruan gordeta daukozuna ataraten hasi zara. Badakizu gauzak aldatuko direla.

Descripción

Melodia
ETAren su-etenetik
Nombre de la estrofa
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Goiriena

Nombre de la estrofa:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Enpresako komitean
piztu baitzen interesa
enpresa zein den ba hori
Zamudion Siemens Gamesa
alemanek egin zuten
hain gestino aldrebesa
ez dakit gaitasuna den
edota gaitasun eza
barrenean dudan hori
askorentzat ze sorpresa!
Baina isilduko naizenik
oraingoan ez pentsa
gero eskatuko diote
Estatuari babesa. (bis)

Garai baten izan zena
haize erroten altxorra
alemanak heldu ziren
eta gero sortu zorra
gainera erakusten dute
hain jarrera egoskorra
eurekin negoziatzea
egiten da hain gogorra
gero ez dutela ulertzen
gure siesta, gure oporra
eurek kakaztu dute ta
doazela a la porra
ondorioak badakartza
egi guztia gaur horra! (bis)

Hamabost mila milioidun
eskakizuna hauxe da
Alemanira jo dute
gobernuan babesera
ta gu eraman gaituzte
gure izena galtzera
ziurrenik beste askotan
gertatu izan den antzera
kontatu beharra daukat
banoa prentsa aurrera
erabakia hartuta
ezin da egin atzera
eta gero nahi badute
ba, botatzea kalera. (bis)