Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Actuación
2023-11-18 Santurtzi Txapelketa
Gai-emailea
Menika, Igor
Bertsolaris / Autores
Uria Albizuri, Jone
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Barruan gordeta daukozuna ataraten hasi zara. Badakizu gauzak aldatuko direla.

Descripción

Melodia
Norbere mundu intimo
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hor gabiltza errepide
presazko eta belztutan
dena izan nahian patrikan
dena izan nahian eskutan
gozamenarekin eta
estresarekin disputan
nik azkenaldian poza
nunbait izan dut gomutan
goizero iratzartzen naiz
begi-zuloekin burrukan
nahiz ta “normala da” esan
nire baitara batzutan
azkenean hemen nago
milaka hitz mingain puntan
hainbeste izutzen nauen
psikologoko kontsultan. (bis)

Azkenean ausartu naiz
etortzeko abenturan
nahiz hontarako ohiturarik
gehienok ez izan gugan
arreta jarri dut behingoz
nire barruko burrunban
ta hor hasi naiz hizketan
ez metaforen liluran
esan diot nola aspaldi
bizi naizen muga-mugan
nahiz ta gero ezkutatu
normaltasunen itxuran
eta dena jarri ohi dut
azkenaldi hontan dudan
baita hala bizitzeko
bizi gura ote dudan. (bis)

Nahiz ohituta egongo den
mila barru arakatzen
hor dago psikologoa
adi-adi begiratzen
oharrak hartu ditu, bai
baina ote da ohartzen
ez zaidala erreza egin
egia garbi onartzen?
“Gauzak aldatuko dira”
esan dit eta hala zen
nire barrua askatu
diodalako gaur ozen
ez metafora ez aitzaki
egi gordin, egi zuzen
hortarako etorri bainaiz
gauzak aldatu daitezen. (bis)