Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-01-13 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Agin Laburu, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2023-01-13 Hernani Lagun-artekoa
Bertsolaris / Autores
Laburu, Agin
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Binaka gai-librean
Tema propuesto
Gai librean

Descripción

Melodia
Aitu behar dituzu
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2023-01-13 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Agin Laburu, Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu
Asko jaiotzen dira
sagardoz jakinda
ta hemen jartzen dute
jakinduri ginda
baino aurten sagarrik
izan ez balinba’
aurtengo sagardua
zerekin egin da?

A. Mendiluze
Sagardogile hauek
a ze bertutea
haririk gabe ere
zerbait irutea!
Sagarrik ez dela ta
nola jardutea
ez dek txarra izaten
udare urtea.

A. Laburu
Beraz udaretikan
dek hire juzkua
nik ere egingo det
nere apustua
hirugarrena ere
ez zegon justua
ez zun kasualidadez
platano gustua.

A. Mendiluze
Zer esplikatuko dik
ez dakien batek
sukaldera juan eta
galdetu dezakek
baina denetik zeukak
kupeltegi honek
hau ez dek sagardoa
mazedonia dek.

A. Laburu
Hemen mezua argi
egin dek igorri
gezurrik ere ez zaio
kontatzen iñorri
aurre eginez hainbat
gastu eta zorri
gaur egunean I más D
deitzen zaiok horri.

A. Mendiluze
Nik ez diat esango
hain oker hagola
baina egia esaten
hasiz gero hola
tokatzen baldin badek
hemen ez dagola
beti dek emailea
Frantziko arbola.

A. Laburu
Frantziako arbola
dio ta akabo!
Handikan egin behar
aurtenguan trago
hik ere jakingo dek
ni entzunda nago
aurten badituela
bi gradu gehiago.

A. Mendiluze
Ba bai jakinda negok
aurten gradu gehio
sagarra omen zetorren
azukre karraio
halere probatzea
denek ere nahio
norbait izen bat zeukan
atzemango zaio.

A. Laburu
Baino hemen guztiyek
zulua ipurdin
igual diyo gabian
bezela eguerdin
dantzan hasi litteke
kupeltegi erdin
iaz mozkortzen zana
aurten ere berdin.

A. Mendiluze
Bai ez baldin badiyo
edanari uzten
zaku ona zaila da
gero erakusten
begira beste hoiek
ze planta dituzten
norberak ez dik bere
mozkorrik ikusten.