Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Martin
Zugandikan espero
nezakeen hau’re
erromantizismoan
baizara cum laude.
Ene ze dezepzio
ta ene ze fraude!
Zelai ederra baina
loreak nun daude? (bis)
S. Colina
Arrunkeriak hobe
bazterrera laga
ni romantikoa naiz
badakizu hara!
Bada azukreari
tori mermelada!
Zelaia hor dago ta
lorea zu zara. (bis)
A. Martin
Lehendikan baneukan
horrenbeste ego
piropoa ondo dago
beraz hontan bego!
Ta esmokindun honek
harrera ze bero!
Tipo hau izango da
zure aita edo. (bis)
S. Colina
Tipo hau kontratatu dut
eta nahita aizu
zure aldamenera
etorriko zaizu
diskreto eta lasai
inoiz ez berritsu
patata frijituak
eutsiko dizkizu. (bis)
A. Martin
Bale ta esango diot
“Lurrean eseri
ta nik agindu arte
egon zaitez geldi”
Aizu baina makil hau?
Nik ezin dut segi
sadoa probatzeko
ez al da goizegi? (bis)
S. Colina
Makila ez da detaile
erridikulua
ni tipo otsana naiz
ez, ez naiz txulua
metafora bat da ta
dandy titulua
bizitzan ni izango naiz
zure makulua. (bis)
A. Martin
Kadia ondo dago
ondo ta hala’re
golfoa eta golfa
gaude parez pare
zu dotorea zara
nola ez egin galde?
Baina ni zutik nago
makulurik gabe. (bis)
S. Colina
Ta eutsi ezaiozu
adorez beteta
Corte Inglesen erosi
nuen nik txaketa
baina hobe egitea
guk azkar buelta
trajedunak orduka
kobratzen du eta. (bis)
A. Martin
Urduri ikusten zaitut
ia-ia jauzika
kontratupean egin
al digu bisita?
Bizia ederra da
zurekin bizita
hasi zaitez prestatzen
hirugarren zita. (bis)
S. Colina
Nunbait bigarren zitak
zor hirugarrena
izango da ezusteko
zoragarriena
ikusirik ja amets
real bat zarena
alkilatu behar dut
Reale Arena. (bis)
A. Martin
Lehenengo zelaira ta
gero Arenara
gero ilargirako
buelta beharbada
zelaian jardun gera
hona eta hara
orain goazen etxera
sator lanetara. (bis)