Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-01-28 Azpeitia Lagun-artekoa Oilo Soro [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertso Eguna (54. 2023. Azpeitia)
Actuación
2023-01-28 Azpeitia Lagun-artekoa Oilo Soro
Bertsolaris / Autores
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Binaka gai-librean
Tema propuesto
Gai librean

Descripción

Melodia
Iparragirre abila dela
Nombre de la estrofa
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2023-01-28 Azpeitia Lagun-artekoa Oilo Soro [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga
Bete ditugu birikak ondo
ta kargatu dugu pila
gogoratzea hegaldi modun
jarri behar dela mobila
behin puxika hustuta
ezin gara ezkuta
parean dugu kuadrilla
hasi gaitezen berriro ere
Oilo Soron arto bila. (bis)

J.M. Irazu
Nahiz ta sabela gelditu zaigun
dexente xamar beteta
oraindik bertso goserik bada
artoz aleka aleka
ote da Oilo Soro?
Agian oilo zoro
Azpeitian zenbat buelta!
”s” ta “z” Euskaltzainditik
libre xamar daude eta. (bis)

U. Iturriaga
Hara Larraulgo gure lagunak
bi txori jo ditu harriz
batetik bota ziri polita
oso elegantzi handiz
bai ”s” eta “z”
Bizkaian be’ oreka
topatu ezinik gabiz
baina soroak eta zoroak
bereizten ditugu begiz. (bis)

J.M. Irazu
Abilidadez hornitu xamar
heldu zaigu durangarra
hortik segika gaurkoan nekez
jo behar dizut adarra
baina Unai galdera
doa zure aldera
begiz bereiztu beharra…
Erlojukoa zer ote degu
oiloa edo oilarra? (bis)

U. Iturriaga
Ikurra baden edota ez den
duda daukat barrenean
baina elkarte hontan egon naiz
iraganean, lehenean.
Hemengo bazkideak
a ze jende libreak
hasten badira edanean!
Nonbait etxera joaten dira
horrek kantatzen dunean. (bis)

J.M. Irazu
Kukurrukua izate al da?
Eta tartean bi trago
beraz hemengo jende irekiak
beti nahi du bat gehiago
eta gero etxera
nahiko pozik antxera
eginez gero bi trago
eta su pixka’t piztuta ere
extintorea hor dago. (bis)

U. Iturriaga
Ikusten nuen eskultura bat
jarrita hor horman zehar
baina extintore bat dugu antza
ez hain luze ez hain mehar
ta sua pizten bada
hor kakotik atara
baina bazkideak dar-dar
euki daukate, ta gero martxan
ipintzen be jakin behar. (bis)

J.M. Irazu
Extintoreak ta holakoak
ba al dakigu zer dian?
Hoiek ondona egoten dira
txintxilik geldi-geldian
bertsoak bere sua
du lehenego pausua
arreta jarri begian
ea ba hemen zer topatzen dan
aurreko oilategian. (bis)