Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-02-04 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2023-02-04 Pasaia Jaialdia
Conductor/a
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Autores
Alberdi, Uxue
Martin, Alaia
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera izateaz gain, minbiziaren nazioarteko eguna ere bada. Bularreko minbizia duten bi herritar zarete; kezkatuta eta nekatuta zaudete Onkologikoaren zerbitzuak hartu duen norabide desegokiarekin: diagnostikoa jaso aurreko honak eta harak; analitika zuen herrian; ekografia erresidentzian; biopsia onkologikoan; tratamendua hasi arteko egunak eternalak; itxaron zerrenda amaigabea. Gaur ere bazoazte kimioa hartzera eta medikuak ate aurrean protestan ari dira pankarta atzean.

Descripción

Melodia
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2023-02-04 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin
Diagnostiko bat bihurtu zen
beldur ta ondoren malko
orain arropak min egiten dit
ta bota behar dut talko
aterantz goaz giroa dago
bi zentzutan barrurako
sendabiderik topatu arte
osasungintzarentzako.

U. Alberdi
Aspaldi dantzan jarrita dugu
nerbioekin sabela
batzuk bular bat daukagu sobran
besteek aldiz gibela
egunkaritan irakurtzen dut
ez dut ulertzen bestela
eta halere sinistu nahi dut
esku onetan gaudela.

A. Martin
Esku onetan gaude gainean
nahiz ibili zenbait putre
onkologiko hau desarmatuz
joan dira urtez urte
eta begira esku hoietan
ere sinetsi nahi nuke
gehien behar diren inbertsiotan
bisturia pasa dute.

U. Alberdi
Gu kontsultara iritsi ginen
kozkor txar baten harira
eta geroztik gure etxean
beti beldurra ari da
osasungintza publikoari
eman nahi nion segida
baina lagunak dauzkat gaixorik
pribatuari begira.

A. Martin
Izarapean ta batapean
haragituz mila mamu
begiratu ez nuen garaiaz
zenbat min ta zenbat damu
pribaturaino nork daki joan
ez nintekeen etzidamu?
Agian atzo bertan nengoke
dirurikan baldin banu.

U. Alberdi
Nik publikoa defendatzen dut
arrazoiz bihotz ta buru
ta aldarri hortan mantendu nahi dut
ta egon nahi dut seguru
baina kontsultaz kontsulta biok
hainbeste itzulinguru
gaixo gaudenok hil ala bizi
konfiantza behar dugu.

A. Martin
Nora joan maiz begiratzen dut
lehen solairuko mapan
gero kimio pixka bat jaso
ta ongi izatea faltan
nola bilatu konfiantza hori
barne beldur zalapartan
eskuak hotzez geratzen zaizkit
konfiantzaren pankartan.

U. Alberdi
Beraz eskuek ere pankartan
egiten dizute dar-dar
ta bihar ehun izango gara
nahiz eta gaur garen hamar
gure aldetik nahiz ta indarrez
gabiltzan ja makal xamar
eskuinerantza doan herri hau
zuzendu dezagun azkar.