Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-02-15 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Izaro Bilbao, Eki Mateorena

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsoaroa (32. 2023. Iruñea)
Actuación
2023-02-15 Iruñea Jaialdia
Conductor/a
Muxika, Iratxe
Bertsolaris / Autores
Bilbao, Izaro
Mateorena, Eki
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Izaro duela urtebete baserri bat erosi zenuen hiritik aldegin eta lasai bizi nahi zenuelako. Baserri egokia harrapatu zenuen; deus gabe inguruan, lasai-lasai… Azken astean nabaritu duzu furgonetak heldu direla, adreiluak, zementua…Ekik etxe bat egin behar du zure ondo-ondoan.

Descripción

Melodia
Dama gazte xarmant bat
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2023-02-15 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Izaro Bilbao, Eki Mateorena

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Bilbao
Kamioiek zementua
egurra dakarte
etxe bat egiteko
duzu nahiko arte
eta topatu duzu
hortarako tarte
dena ondo zegoen
zu etorri arte. (bis)

E. Mateorena
Ba zure teilatuan
da orain baloia
leku ederra da hau
nolako sasoia!
Ta proiektu honekin
joko dut nik goia
hiru izarretako
hotel erraldoia. (bis)

I. Bilbao
Beraz amestu nahian
zabiltza tarteka
ba esango dudanari
jarri orain arreta
laster galdu behar duzu
hotelan oreka
hona arte ez da inor
etorriko eta. (bis)

E. Mateorena
Baino hona ekarri
nau Izaro ausak
kendu behar ditugu
menditako hautsak
ta onerako izan
ohi direnez gauzak
bestela nori eskatu
Izaro arrautzak? (bis)

I. Bilbao
Hortarako hotela
ez da izango zeru
utzi hotel diru ta
hortako enplegu
nahi ezkero batera
bizi gaitezke gu
ta bizi perfektua
bizi dezakegu. (bis)

E. Mateorena
Sorpresak etorri ohi
direnez tarteka
ta bapaten Izaro
a ze aldaketa!
Zure edo nirean
horren hautaketa
ez dugu egin behar
hotela dut eta. (bis)