Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-02-26 Donapaleu Berezia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2023-02-26 Donapaleu Berezia
Bertsolaris / Autores
Aizpurua Ibargarai, Haira
Arzallus, Amets
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
[Irulegiko eskuaren aurkikuntzari buruzkoa izan da hirugarren esketxa; zenbait gogoeta serios eta beste hainbeste ateraldi irringarri jokatu dituzte zirtzilek.]

Descripción

Melodia
Gizona da zoroa
Nombre de la estrofa
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2023-02-26 Donapaleu Berezia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Amets Arzallus

Nombre de la estrofa:  Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Irulegin esku bat ez ziren esku bi
izerdi guti ez dut ulertuz isuri:
kirateken, otirtan, iraukor ta zubi…
Horrek Etxamendiren kantu bat dirudi. (bis)

H. Aizpurua
Itzulpena egina dutela ederki
Zabalik* hor dutela orduan ta beti
nahiz ta ez deus ulertu ta joan emeki
egin dute Aranzadik baino askoz hobeki. (bis)

A. Arzallus
Amikuzeko euskaldun zorionekoak
bere aterki, txapel ta betaurrekoak
Irulegiko eskuak lehen mendekoak
zaharragoak dira Zabalik-ekoak. (bis)

H. Aizpurua
Zerrendatua dute ze izen segida!
Baina haien gezurrei ez zaitela fida
Zabalik-ekoei so arituz, begira
hoiek ere bai laister fosilduko dira. (bis)

A. Arzallus
Ez nik egiten diet ohore gorena
ta biba Irulegiko eskuko poema.
Euskera betikoa, euskara lehena
eskuan idazten da ahantzi nahi ez dena. (bis)

H. Aizpurua
Fite aipatu dute, nolako bordela!
Halere apaindua zuten ongi gela
ikusten dugu zaharrak xarmanki direla
baina ez ahantzi geroa gazteen esku dela. (bis)

*Amikuzeko Euskara Elkartea