Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2023-03-17 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Joanes Illarregi
Bertsoa entzun |
2023-03-17 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Joanes Illarregi
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Arzallus
Prestatu diot gela
eta fruta jana
han ikusi det gaizki
lurrera emana
neretzat difunto bat zan
mendian hil zana
ia milagro bat da
iritsi izana.
J. Illarregi
Milloi bat genituen
gaurko pedalkadak
honera iristea
kostatu pila bat
indar latza eman dit
fruta platerkadak
ta horrek baino gehiago
zure begiradak.
A. Arzallus
Beraz begiak joan
zaizkit zirri-zarra
zure belarritako
ta zure bizarra
beraz konprobatu da
gauza bat earra
begiko errukiak
badula indarra.
J. Illarregi
Lehen gaizki ari nintzen
indarrez topera
gora kostata baina
nahiko errex behera
ez zenuen espero
heltzerik honera
harritu izan zaitut
gutxinez onera.
A. Arzallus
Pasa zaizkizu hiru
dordoka, bi bare
karakolak ez doaz
zu bezain xuabe
hil da izerdituta
indarraren jabe
Joanes galdetzen det:
ze nezesidade?
J. Illarregi
Begia jarri duzu
lehenago barean
ta ez naiz geratuko
erantzun gabean
barea atera zait
lehen hemen behean
eman masajetxo bat
sabela aldean.
A. Arzallus
Beraz ez zenuke nahi
zuk masaia faltik
abilidade hori
nik ez dut haatik
zazpi ordu pasa dituzu
azken denetatik
herri oso bat zure zai
eukitzeagatik.
J. Illarregi
Jendea nere zai ta
nolako problemak
zerbait mereziko du
iristen azkenak
zazpi ordu zu ikusi
gabe joan direnak
nere bizi osoko
ordurik luzeenak.