Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-06-10 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Aner "Euzkitze", Oihana Arana

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2023-06-10 Muxika Jaialdia
Conductor/a
Vargas, Leire
Bertsolaris / Autores
Aner "Euzkitze"
Arana, Oihana
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Aspaldiko lagunak zarete, txikitan bertso eskolan hasitakoak. Plazarako saltoa emateko unean Oihanak utzi egin zuen bertsoa eta Anerrek jarraitu du bertso plazan tokia egin arte. Kafe bat hartzeko geratu zarete eta Anerrek argazki bat atera du. Argazkian bi ume txiki ageri dira mikro atzean. Zuen arteko lehen plaza.

Descripción

Melodia
Gizakiak harri bat
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2023-06-10 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Aner "Euzkitze", Oihana Arana

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Arana
Eskolartekoetan
ukitu zerua
baina deabru haundi ta
txiki aingerua
segidan iritsi zen
plazaren negua
ez naiz lehen poeta
ezta endredua
Leire Bilbao izan zen
nere eredua. (bis)

A. Euzkitze
Hor hain ginen pareko!
Ai! Hor hain ginen laun!
Onartzen dut bertsoak
nola aldatu naun
aldarriak egiten
ditugu xume, faun
sare deitzen diogun
hori da amaraun
batzuentzat segi ta
besteentzat iraun. (bis)

O. Arana
Neska gaztea nintzen
ezeren aurretik
promesa etiketa
segika atzetik
piropo txepel asko
goitik eta behetik
bota egin ninduten
oholtzaren gainetik
ta joan egin nintzela
sinistu nuen nik. (bis)

A. Euzkitze
Behin izan ginenak hau
du epilogoa
bertsolaritzarena
hain gurpil zoroa!
Nahiz ahaleginak sortu
dezakeen morboa
eusteko behar dena
da zerbait mordoa
batzuetan indarra
besteetan gogoa. (bis)

O. Arana
Ez da gogoa soilik
ez naiz hipokrita
da sistema gaiztoak
duen aritmetika
umetan maja zara
txintxoa, polita.
Aurten ere Bizkaian
tori zortzi tipa!
Ikusi beharko da
handitzen hasita. (bis)

A. Euzkitze
Sinesten dugu denok
gaude parez pare
denok baikara gazte
guztiok nerabe
baina egiten dute
batzuk azkar alde
pentsa, gaur egun plazan
zenbat gizon daude
zure erdirik egin ta
exijitu gabe! (bis)

O. Arana
Ez du berdin balio
bi gorputzen berbak
pisu haundiagoa du
gizon baten jergak
nahiz ta aldatu diren
gorputz eta erak
drag queen belaunaldiak
panpinak, bollerak…
Ta tipoen jokoak
betiko berberak. (bis)

A. Euzkitze
Nik jarraitu nahi nuke
luzaroan sortzen
baina plazak sarri nau
barrurantz gotortzen
oroitzen dut orduko
Oihana hura nor zen
baina honi eustea
nik ez badut lortzen
inoiz nazkatzen banaiz
lagundu erortzen. (bis)

O. Arana
Bertsotan izan behar da
pixka’t narrastia
lokatz eta uretan
suertatu aztia
ez nuen inbertitu
minean astia
barka reakzioa
ez da izan eztia
baina etxean gorde
nahi dut argazkia. (bis)

A. Euzkitze
Bertsoak ekartzen du
hainbat baldintzapen
plaza denontzat ez da
berdina izaten
nik ere beste nonbait
bukatu nezakeen
segi daigun fotoaz
kontuak esaten
noizbait horkoek hemen
jarraitu dezaten. (bis)