Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-05-06 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Sarai Robles

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Aixita Bertso Sariketa (3. 2023. Irurtzun)
Actuación
2023-05-06 Irurtzun Sariketa
Gai-emailea
Gartzia, Zigor "Zian"
Bertsolaris / Autores
Iturriotz Etxaniz, Amaia
Robles, Sarai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bikotea zarete. Sarai, sexu aukera desberdinak probatu nahi dituzu, Amaia, zuk ordea ez.

Descripción

Melodia
Lagundurikan danoi II
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2023-05-06 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Sarai Robles

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Robles
Ai mundua guretzat
eginda balego
probatuko genuke
zeozer gauero
baina saia gaitezen
pare batez edo
Amaia zuk oraindik
jartzen nauzu bero
baina ze pasako da
aspertu ezkero?

A. Iturriotz
Seguru nago zerbait
egingo dugula
desioa denean
txikia, ahula
baina oso ondo doa
gure pelikula
ta ohartu al zera Sarai
eta ez da burla
bizitzan ez zarela
asetzen sekula?

S. Robles
Beti dut jakinmina
barrenean gori
ta halakorik ez diot
aitortu inori
enbidia ematen
diegu askori
baina harremana joan
dadin beti ongi
errutina behar du
baina ez soilik hori.

A. Iturriotz
Errutinaren beldur
kontu nabaria
niretzat segurua
dena da oparia
zurekin daukadana
da zerbait handia
biok falta dugu zerbait
hori da argia
zuri patxada falta
neri ausardia.

S. Robles
Ausardiak baitakar
sobera bertigo
nik proposatu dizut
eginikan tiro
baina ez dut aldaketa
eskatzen aldiro
egidazu laztan bat
hankartean bingo!
Baina eroso ez bazaude
ez dugu egingo.

A. Iturriotz
Ez dut hain aspergarri
egingo bizitza
ulergarria dena
eskatzen zabiltza
zu zirkoa zaitut ta
ni nauzu eliza
baina ez naiz izango
hain hila, hain grisa
konbentzi nazakezu
salbuespen gisa.