Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-05-19 Leitza Sariketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Onintza Enbeita, Aratz Igartzabal Bidegain "Potto", Agin Laburu, Etxahun Lekue, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Mingañe Saltsan Bertso Sariketa (2. 2023)
Actuación
2023-05-19 Leitza Sariketa
Gai-emailea
Eizmendi, Aitzol
Bertsolaris / Autores
Araiztegi, Eneko "Korta"
Enbeita, Onintza
Igartzabal Bidegain, Aratz "Potto"
Laburu, Agin
Lekue, Etxahun
Telleria, Millan
Ejercicio
Seinaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuen egunerokoan kartera gainean daramazue beti. Ohiko gauzak dituzue bertan. Halere, badakigu zerbait berezia, ohikoa ez dena, ere badaramazuela.

Descripción

Melodia
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2023-05-19 Leitza Sariketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Onintza Enbeita, Aratz Igartzabal Bidegain "Potto", Agin Laburu, Etxahun Lekue, Millan Telleria

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Telleria
Holakoetan beti izan naiz
arrazoiko ta hitzeko
lehen helburua beti izan da
entzulea zerbitzeko
eta gaur ere hori nahi nuke
danak pozik aritzeko
sakakortxoa ekarri det nik
reserba irekitzeko.

E. Araiztegi
Lige kontuak nahasten dizkit nei
bizitzan hainbat eskema
batzuk topera, besteak zero
horrela dago sistema
ba gaur kondoi bat ekarri det nik
badena edo ez dena
ze esperantza izaten degu
galdu behar den azkena.

On. Enbeita
Hamaika urtetik dut hilekoa
jaitsi zait ehundaka bider
karteran beti dut konpresa bat
edo antzeko zeozer
berrogeita lau bete ditut gaur
ta nahastu hainbeste bazter
relikia lez ekarri dut gaur
ze ez det beharko laster.

A. Laburu
Esperantzarik ez dula galtzen
Korta ez habil txukuna
beste batian kontatuko dit
nik izan nian jarduna.
Nik zer daukadan? Lapurrez nola
bete zaigun erresuma
kreditu txartel bat ibiltzen det
bate dirurik ez duna.

A. Igartzabal
Karterai beida jarri naiz eta
ni’re konturatu bela
nik’e Kortaren gai berdintsua
edukiko det horrela
letrak borrauta dauzkan kondoi bat
hor ikusi det goibela…
Hamar urtez behin renobatzen det
pasaportea bezela.

E. Lekue
Zentimoren bat topatuko dot
hasi ezkero arrantzan
ze ja kondoiak eroateko
sasoia aspaldi joan zan
kiroldegiko txartela ere
eroaten dut hor dantzan
egunen baten despistatuta
joango naizen esperantzan.