Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Josune Aramendi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Actuación
2023-11-25 Lemoa Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolaris / Autores
Aramendi, Josune
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Gero eta gehiagotan egiten dozu. Inork ikusi barik egiten ahalegintzen zara

Descripción

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Josune Aramendi


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hamasei urte baino ez dauzkat
bizitzak zein du jomuga
garrantzizkoak bihurtzen dira
poseak eta itxura
behin ta berriro gerturatzen naiz
nire etxeko ispilura
eta itzultzen didan horrekin
ez naiz sentitzen gustura
egin ez egin, duda izan nuen
barruan ze barne guda
nik behin bakarrik nahi nuen baina
ja ohitura bihurtu da.

Ta ispilura begiratzean
hautsi nahi nuke kristala
barruan dudan konpleju hori
ez delako hain makala
nik egon nahi dut besteen gisan
liraina eta argala
ta horregatik behin ta berriro
lehertzen dut neure azala
irensten dudan guztia bota
komunera joanda hala
ta gero mahaira itzuli ohi naiz
deus pasa ez balitz bezala.

Horren urruti geratzen dira
gozamen eta disfrute
energi dena joaten baitzait
kalte egitearen truke
barru-barruan sartuta dauzkat
mila epai, mila uste
ta gaiak ez du nire inguruan
gura adina entzute
ze eginagatik beti ezkutuan
gordeta ta horren kutre
barru-barruan ingurukoek
ikustea nahiko nuke.