Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Actuación
2023-12-16 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Vidal, Beñat
Bertsolaris / Autores
Etxebarriazarraga, Aitor
Uria Albizuri, Jone
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Jone, urte batzuk dira zure umea hil zala minbiziaren eraginez. Urte hauetan guztietan minbizia ikertzeko baliabide gehiago eskatzeko boluntario ibili zara elkarte batean. Ekimen bat antolatu dozue gaur eta Aitor, zure umearekin egon zan erizaina, ikusi dozu. Beragana hurreratu zara.

Descripción

Melodia
Lagundurikan danoi I
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga, Jone Uria Albizuri

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria
Ai zenbat goraipatzen
duten ikerkuntza!
Baina gero zer dugun
diruaren funtsa
begiratzen hasita
zakurraren putza
nik hainbeste urtetan
badut gogor bultza
zerbaitetan igarri
al da hobekuntza?

A. Etxebarriazarraga
Ikerkuntza aspaldi
nahiz ta martxan jarri
gure osasun sistema
dago erdi elbarri
pankartaz diru eskatu
ta egin da aldarri
aldakuntza nahi dozu
gugana ekarri
ta zuk aldakuntzarik
ba al dozu igarri?

J. Uria
Ba, hutsune haundituz
joan da jakina
halere ez dut galdu
lanerako grina
EiTBk maratoi bat
kantu, pegatina
ta Legebiltzarrean
ai ze imajina!
Soilik areagotzen
du nekarren mina.

A. Etxebarriazarraga
Beraz, igarri ezinda
gabiz gaur mejora
baina zure dolua
badakizu sobra
oraindik hor dago ta
oingo hordagora
nekatu egingo zara
ta aldentzea hoba
zeinek tiratu gero
ere egongo da.

J. Uria
Baina nik segi behar dut
nire bihozkada
diru eskatzen hemen
eta han nomada
nahiz ta izan ireki
batentzat pomada
publikoan ere txarra
doa azken bolada
igual asteartean
elkartuko gara.

A. Etxebarriazarraga
Dana konpondu behar
dau beraz, pertsonak
sistemak galdu arren
euki bako formak
Jaurlaritzan pausuak
be ez dira onak
baina gure eskuz ezin
eutsi euren hormak
galtzen gabiltza eta
geure zorionak.