Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Actuación
2023-12-16 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Vidal, Beñat
Bertsolaris / Autores
Bartra, Oihana
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Oihana, duela hilabete lo egiteko pastilak hartzen hasi zinen. Itxi egin gurako zeunkez, baina ez dozu erraz ikusten.

Descripción

Melodia
ETAren su-etenetik
Nombre de la estrofa
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra

Nombre de la estrofa:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Oso gaztea ez naiz heldu
oraindik hemezortzira
baina jadanik munduak
eman dizkit hainbat bira
ja ez dakit zer ikasi
edo joan lantegira
bizitzak ez dit eskaini
nahikoa alternatiba
familia ere desastre
nire buruaz gupida
ta gabaz loak hartzea
besterik ez dut desira
amets gaiztoenak ere
atseginagoak dira (bis)

Bizitzak emanak dizkit
jadanik nahiko enbido
lagunek ere askotan
nahi barik baino, latigo!
Bikote lez euki ditut
bi edo hiru banpiro
ta eskala sozialean
ere ezin nezake igo
beraz, Lorazepanari
eman behar diot tiro
ta horrela desio dut
gaua datorren aldiro
loak sakon hartu nazala
ta ez esnatzea berriro. (bis)

Nire buruarekin dut
sekulako debatea
hartzen dudalako beti
kopuru inportantea
noizbaiten edukiko dut
sobredosi atakea
baina honek ematen dit
logurea ta pakea
ikusiz zelan dagoen
gaur egungo jendartea
guztia dela estresa
mina ta antsietatea
ia-ia mirari bat da
zoriontsu izatea. (bis)