Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Actuación
2023-12-16 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Vidal, Beñat
Bertsolaris / Autores
Uria Albizuri, Jone
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Kasualitate hutsa izan zan, baina orain, inoz gertatu jatzun onena dala uste dozu.

Descripción

Melodia
Norbere mundu intimo
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bizitzan izaten dira
bide adina aukera
ta bestera ez bazoaz
joaten zara batera
hamazortzi urterekin
noraino heldu norbera?
Guztiok hormonen dantzan
ibiltzen gara artega
nahiz ta zenbaki zalea
beti izan nuen jarrera
ta ulertzea sekula
ez zen niretzat barrera
ohartu naiz ja urteak
joan direla aurrera
zoriz hautatu nuela
matematika karrera.

Ta pentsatuko duzue:
“Hau frikikeria, hala!”
Karrera bat hautatzea
baina ez da hautu normala
hantxe ulertu nituen
deribatu, integrala
baina ez da hori bakarrik
denbora igaro ahala
ikasi dut maiz bi datu
zera, direla bi bala
edo erlatibizatzen
bertso mundua, finala
urteekin ohartu naiz
oharkabean aibala!
Mundua ikusteko beste
modu bat eman didala.

Aldatu ikuspegia
ta aldatu izaera
begiradak maiz hartzen dit
lehen ez zeukan zabalera
beste lasaitasun batez
noa askotan kalera
dena ez da bolumena
neurria ta azalera
ta ez da soilik bertsotan
iristean finalera
nahiz baimenean nagoen
hile batzuk gorabehera
ez da edozein luxu, ez
behintzat nire arabera
edozeinek ez du lortzen
pozik joatea lanera.