Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Lazkoz, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (46. 2023)
Actuación
2023-12-02 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolaris / Autores
Lazkoz, Eneko
Soto, Julio
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Lagunak zarete. Gaur pilota partida bat ikustera joan zarete frontoira. Julio partida hasi denetik oihuka eta zarataka hasi da pilotariak animatzen. Julio konturatu zara telebista kamara zuek enfokatzen ari dela etengabe.

Descripción

Melodia
Dama gazte xarmant bat
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Lazkoz, Julio Soto

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto
Pelotariak txuriz
ta punpaka bola
artekariak kantuz
zuk bero odola
aupa, biba ta iepa
hala eta hola
ez dakit badakizun?
Hau ez da futbola. (bis)

E. Lazkoz
Baina etxeko sofa
ere ez da barka
nahiz ta zuk ez ulertu
nere zalaparta
iruditzen zait soilik
zaizkizula falta
palomita poltsa bat
ta gainean manta. (bis)

J. Soto
Alperrik ditut manta
eta litxarkeri
partiduaz gozatzen
nahiko nuke segi
hortxe dago kamara
ta atzean bi begi
esan zaiozu kaixo
Xabier Euzkitzeri. (bis)

E. Lazkoz
Begi bat itxi ezkero
hartuko du sua
ta ez diot eskainiko
holako luxua
zu berriz horren lasai
horren amultsua
behintzat anima zazu
zure lehengusua. (bis)

J. Soto
Bibaka hor zabiltza
zu erdi artalde
lehengusua animatzeko
ein didazu galde
behintzat atera dadin
atera debalde
ein dezagun apustu
Ezkurdian alde. (bis)

E. Lazkoz
Nahiz ta egin dituen
tanto bat edo bi
alde ez du izaten
berak hainbat zori
ta buruan ez ditut
nik hainbeste txori
zure diruarekin
egin zazu hori. (bis)