Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi
Bertsoa entzun |
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua: Ispiluak esaten
al digu egia?
Fijazioa dugu
sarri gehiegia
obsesionatu xamar
gaude alegia
askotan izkutatu
behar aurpegia.
Puntua: Itxurari begira
barrua atzendu
beti barrura be’ira
ezin da mantendu
nahizt ta kanpotik entzun
hamaika lausengu
besteen iritzia
nik burutik kendu
Puntua: Zurruna da ezartzen
diguten eskema
ta askotan nahiago
dugu guk besteena
baina ahaztu behar
dugu hori dena
begirada onena
da norberarena.