Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Illarregi
Bertsoa entzun |
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Illarregi
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua: Lotsarengatik galtzen
dugu maiz aukera
ez baikara ausartzen
dena esatera
baina hankak ekarriz
errealitatera
bultzatu nahi dut garen
bezela izatera.
Puntua: Zer egin dezakegu
gainditzeko lotsa
dena ongitik bizi
ta sustatu poza
nahiz ta batzutan inor
ez den egon ontsa
sarri isil dezagun
barruko ahotsa.
Puntua: Lotsa ere eduki
behar da tarteka
batzutan denok jotzen
baitugu pareta
batzuk soberan eta
besteak gordeta
mundu hontan denetik
bizi gara eta.