Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Saats Karasatorre, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (46. 2023)
Actuación
2023-12-02 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolaris / Autores
Karasatorre, Saats
Soto, Julio
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Saats erosketak egitera joan zaren herritarra eta Julio Palestinaren aldeko ekintzailea zarete. Saats Julio hurbildu zaizu supermerkatuari boikot egiteko eskatuz.

Descripción

Melodia
Lagundurikan danoi II
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Saats Karasatorre, Julio Soto

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Karasatorre
Horrela aldatuko
al duzu sistema
ate estua ixten
kaletan barrena?
Nahiz zure aldarria
den zilegiena
elkartasuna dugu
badaukanarena
eta inguruan hau
dugu merkeena.

J. Soto
Nahiz merkeena dela
esaten didazun
Capraboren kontua
ez al duzu entzun?
Israelen frankizi da
sortzea hantxe zun
hemen kontua ez da
zer erosten duzun
baizikan eta nori
erosten diozun.

S.Karasatorre
Astero egiten dut
ate hontan zita
nahiz ta alda nezakeen
asteko praktika
zu zatoz pastelinar
zapia jantzita
garrasika amorruz
aldatze antsika?
Nik arazoak dauzkat
etxetik hasita.

J. Soto
Haiena haundigoa
denez behar bada
zurea da dirua
ta haiena Nakba
geroztik etorri zen
lehen intifada
aldatu behar genuke
beraz begirada
boikota egitea
bide bakarra da.

S.Karasatorre
Nahiz uretako bonbek
altxatu lurruna
ta uhinetan heldu
bertako urruma
aldaketarako ez
da gaurko eguna
pentsa Palestina den
zein leku urruna
urrun geratzen bazait
pareko laguna.

J. Soto
Nahiz Iruñea ta Gaza
diren bi eremu
ni naiz zure laguna
ni naiz zure premu
pentsa ezazu ze denda
pentsatu ze menu!
Elkartasunik eza
nola den infernu
badut beste zapi bat
jantzi nahi bazenu.