Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Eli Pagola
Bertsoa entzun |
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Eli Pagola
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Azpiroz
Gazan aspaldi miseria ta
hilotzak dabiltza altu
ta Valentzian zer pasatu dan
askotan degu kontatu
egia gordin esan behar da
ezin da ezer tapatu
gauza gogorrak ezin baitira
inoiz xuabe informatu.
E. Pagola
Jarri irudi gogorrak eta
denok egin’zagun negar
eta ondoren gaiez aldatuz
gabiltza urteetan zehar
fusilatua den palestinar
zein soldadu israeldar
informatzeko ez degu zertan
morboa zabaldu behar.
A. Azpiroz
Alperrik ezin dira bilatu
ez morboa ta ez drama
baina ikusi nola pasa den
Valentzia aldetik Dana
ta Palestinan bere semea
galduta daukazu ama
guk morborikan ez deu bilatu
hoixe da pasatu dana.
E. Pagola
Nik bezelaxe ondo dakizu
hemen hori pasa dala
baina irudi makraboena
edozein ordutan hala!
Lehen ere beste desastreekin
ustez berdin gabiltzala
irudiekin egiten degu
ez bageneki bezala.
A. Azpiroz
Mundua ez da txorien kantu
ta itsasoko kresala
hemen heriok ta zorigaitzak
badute euren itzala
beraz gordinki bota ditzagun
pasatu diran bezala
eta jendeak modu kritikoz
interpretatu ditzala.
E. Pagola
Jendea berez ez da kritiko
eta mesedez kalkula
inpartzialitate asko dago
ez da gero izan burla
baina halako irudi bidez
baldin badezu formula
ba, arduradun politikoak
enfokatu ditzagula.