Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Oier Etxeberria, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Actuación
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa
Gai-emailea
Ezenarro, Ane
Bertsolaris / Autores
Etxeberria, Oier
Gaztelumendi, Beñat
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Berrogei urte inguruko bi lagun zarete, eta kuadrillan bikotekiderik ez duten bakarrak. Zu, Oier, kezkatuta zaude egoerarekin, Beñat, berriz, ez.

Descripción

Melodia
Oihan beltzean zoinen eder den
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Oier Etxeberria, Beñat Gaztelumendi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Etxeberria
Berrogei urte pasa ditugu
eta jarraitu aurrera
oraindik dugu sasoi ederra
adinaren arabera
baina kuadrillan begiratu ta
ja pasatzen ari gera
partida onak izatetik ta
mutilzaharrak izatera. (bis)

B. Gaztelumendi
Baina munduan ez dago zertan
iturri beretik edan
pañalak eta biberoiak maiz
ateratzen dira hegan
nahiz ta errukiz hartzen gaituzten
mutilzahar gajoen eran
kuadrillan inork ez du ulertzen
ze gustora bizi geran. (bis)

O. Etxeberria
Familiaren gainean asko
muitzen dira tendentziak
gustora noski baina tarteka
hartu izan nau antsiak
kopla zahar batzuk hala diote
mantenduaz distantziak
igual hartuko genituzkeela
lehen atzera utziak. (bis)

B. Gaztelumendi
Baina ez dago zertan aritu
lehen utzitako eskeman
bizitzan segi behar dugu ta
norberak nahi duen leman
nere lagun ta nere maitale
baditut mila harreman
maitasunari ez dago zertan
bikote formarik eman. (bis)

O. Etxeberria
Noski eredu aldaketa hau
ez da soilik gaurko moda
baina jadanik pasa garenez
berrogei urtetik gora
bakardadea heltzen bazaigu
hemendik eta gerora
beti elkartu ahalko gara
bat bestearen ondora. (bis)

B. Gaztelumendi
Egia da bai hemen bakoitzak
aurkitzen du bere era
bizitzan ere joan behar du
eta bakoitzak berera
etorri zaitez nire ondora
ni bizi naizen jitera
eta besteak joan daitezela
merendolak egitera. (bis)