Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Eli Pagola

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Actuación
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa
Gai-emailea
Ezenarro, Ane
Bertsolaris / Autores
Elustondo, Nerea
Pagola, Eli
Ejercicio
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Bikotea zarete. Une gogorra bizi izan duzue elkarrekin, baina indartuta atera zarete.

Descripción

Melodia
Dozena bat bertso berri A
Nombre de la estrofa
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Eli Pagola

Nombre de la estrofa:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Pagola
Kuadrillako bizimodu
hau aspaldi zaigu ondu
eta uste det nahikoa ondo
eutsia diogu
besteekin zenbat ordu
izango ginen gero gu!
Hamabost urte batera eta
ez gera ezkondu. (bis)

N. Elustondo
Maitasunak ze botere
biok beraren titere
bihurtu gaitu hamabost urte
Eli alafede!
Bi erregin, ez errege
elkar maitatzeko gaude
nik izugarri maite zaitut zu
paper gabe ere. (bis)

E. Pagola
Zuretzat daukat masaila
zuretzat daukat harmaila
baina itxuraz ez da nahikoa
halako sarraila
ezkon gintezen metraila
hor gure lagunen maila
esplikatzeko erreza zena
ulertzen ze zaila. (bis)

N. Elustondo
Maitasunaren argira
gu biok zenbat desira
alperrik ditut agurra eta
berdin despedida
bizi dugunan harira
besteen kontuan hori da
ezingo gera beti ibili
besteei begira. (bis)

E. Pagola
Besteei begira jardun
belarri, begi ta garun
ez dakit ondo bestela zenbat
salida dauzkagun
beste batxe bat demagun
gogor pinta nola badun
laister eskean etorri baietz
adopta dezagun. (bis)

N. Elustondo
Batera zenbat bizipen
ezer ez da irudipen
adopzioa ere ezin da
eta burutik ken
nahi det arrastotik irten
garenari eragiten
zahartu arte jarrai dezagun
bolloak egiten. (bis)