Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre, Unai Mendizabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Actuación
2024-11-24 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Autores
Artetxe Eizagirre, Eneritz
Mendizabal, Unai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda puntutan
Tema propuesto
Bi zerbitzari zarete. Bakoitzari emandako propinekin osatzen duzue zuen soldata. Terraza betea dago, eta mahairik onenak aukeratzen ari zarete.

Descripción

Melodia
Mendiko umea naiz
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre, Unai Mendizabal

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Mendizabal
Mahai denak beteak
poltsikoak hutsak
E. Artetxe
hargatik ditugu guk
bi begi kamutsak
U. Mendizabal
borondate haunditan
ez dabiltz gorputzak
E. Artetxe
guregana ez dira
helduko dirutzak.

E. Artetxe
Malekoian aberats
asko dabil baina
U. Mendizabal
guk'e edan gabe pasa
beharko txanpaina
E. Artetxe
guregana ez dator
batzuen ordaina
U. Mendizabal
nahiz ta hiru euro kobrau
ohi diegun kaña.

U. Mendizabal
Bat'e sosikan gabe
uzten ditugu ta
E. Artetxe
ta hargatik sortzen da
gu bion burruka
U. Mendizabal
bat zurtu egiten da
behin jubilatuta
E. Artetxe
ta gure lan eguna
inoiz ezin buka.

E. Artetxe
Barkatu ni banoa
horko mahai hortara
U. Mendizabal
ia propina on bat
ailegatzen bada
E. Artetxe
korbatadun horri eman
nahi diot paxara
U. Mendizabal
ta zer erdibana eiten
gaur hasten bagara?

U. Mendizabal
Zeren indartsuago
baikera batuta
E. Artetxe
baina hobe gaurkoan
ondo banatuta
U. Mendizabal
beraz nere propina
neretzat apunta
E. Artetxe
Azkoitin maiteago
al dute zurruta?

E. Artetxe
Dabiltza gu baino're
diru gehiagokin
U. Mendizabal
baina guri ematen
nunbait'e ez jakin
E. Artetxe
egunero gabiltza
ekin eta ekin
U. Mendizabal
ta soldata duin bat
bagendu behinepin.

U. Mendizabal
Baino gaur ez soldata
eta ez propina
E. Artetxe
ta berriro etxera
gorputzeko mina
U. Mendizabal
hara hor xentimok utzi
dizkigute bina
E. Artetxe
alperrik egingo da
horko ahalegina.

E. Artetxe
Bukatu aurretikan
azken saiakera
U. Mendizabal
kajerora juatia
agian hobe da
E. Artetxe
burumakur berriro
zu ta ni etxera
U. Mendizabal
gaur'e patrikak hutsik
bueltatuko gera.