Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Actuación
2024-11-24 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Autores
Araiztegi, Eneko "Korta"
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Sukaldari ezaguna zara. Janari prestatuko marka ezagun batek dirutza eskaini dizu publizitatea egiteko.

Descripción

Melodia
Ez nau izutzen negu hurbilak III
Nombre de la estrofa
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta"

Nombre de la estrofa:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kaixo Arzak naiz laurogei urte
jesukristona det fama
milaka izar etortzen dira
egunero niregana
sarri esan dut osasunaren
lehen pausoa da jana
baina askotan jaten det nik'e
aurrez neronek esana
bai ohitua naiz plater beteak
saldutzera banan bana
baina orain arte nik ez det saldu
neronek ein ez dudana.

Arrautz gabeko tortila baten
azalen naiz nabarmendu
majina batek egingo dio
nere irudiai ukendu
esalditxo bat “ederra dago
ai probatuko bazendu!”
dena gezurra, faltsukeria
hitz txarra eta lausengu
nahiz irudien aurrean beti
nabarmenduta gauden gu
kontzientzia badaukat baina
poltsikoak agintzen du.

Izango dira hamaika diru
ta hamaika sosen dosi
gisa hortara egin behar det
nere buru on hau josi
salduko ditut horko tortila
eta arrautza egosi
esaten dute: “hau saldu beharra
zegok aizak hi si o si”
bale saldu det ta joan dadila
nere pozak zenbat dosi!
Baina bazpare ez zazutela
hau gehiegitan erosi.