Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2024-01-04 Amurrio Jaialdia
Gai-emailea
Anda, Irati
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Gaztelumendi, Beñat
Soto, Julio
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Komunikazioa, oso orokorretik jota, informazioa trukatzeko prozesu soziala da. Hizkuntza omen da gizakiak komunikatzeko asmatu duen metodorik osoena. Badaude ikerketa batzuk diotenak %10a komunikatzen dela hitzen bidez eta %50a gorputz adierazpenen bidez; eta gainontzekoa, ahotsaren tonua, erritmoa, musikaltasuna eta abarren bidez. Gai izango al zinateke zuen ondoan dagoen bertsolariak gorputz keinuarekin zer esan nahi duen asmatzeko?

Descripción

Melodia
Orioko balearena
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2024-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi
Juliori begira
jarri naiz gutxinez
mikro atzean dago
itxura duinez
eskuak patrikara
mugimendu finez
lasai dagoenaren
itxura eginez. (bis)

J. Soto
Bi eskuak patrikan
gehienok bezala
Ametsek behin ixtean
sakon betazala
burua mugitzean
hola! Gero hala!
Esaten digu bertso
bikain bat daukala. (bis)

A. Arzallus
Beñat hitzez seguru
igual segurugi
baina atzean hola
eskuak urduri
hitzez zuzentzen zaizu
entzulea zuri
eta gorputzarekin
ari zaigu guri. (bis)

B. Gaztelumendi
Ni nola sartuko naiz
Julioren larruan?
Keinuek adierazten
duten esparruan?
Hor dago gizon serio
heldu amarruan
baina ume txiki bat
darama barruan. (bis)

J. Soto
Betazal itxiekin
mundua dakusa
mingaina ateratzen du
inoiz kanporuntza
puntaz ikutzen badu
sudurran geruza
orduan izaten du
bertso bikain plusa. (bis)

A. Arzallus
Beñat beti diskreto
ixil ta soraio
ilea orraztua
sortzetik arraio!
Mingainarekin ezpain
ertz bat du hola jo
ta Habanera oso bat
ateratzen zaio. (bis)

B. Gaztelumendi
Julioren Habanera
ere ez da broma
irriz adierazten du
bere zoriona
ia esanez bezela
ze idea ona!
Jolas hau baita gehien
gustatzen zaiona. (bis)

J. Soto
Mikrora hurbiltzen da
batetik bestera
betazalak zabaldu
behatzak atera
ahots sakon batekin
posible ote da!
Bueltatzen gaitu orain
lau mila urtera. (bis)

A. Arzallus
Zer gabiltz teoritan
jarri eta kendu
bertsoa besterik da
jakingo bagendu
hitza hola airera
zabalik zuzendu
ta gu desagertzean
gorputza hartzen du. (bis)