Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-01-13 Zornotza Berezia [Bertsoa] / Igor Elortza, Onintza Enbeita
Bertsoa entzun |
2024-01-13 Zornotza Berezia [Bertsoa] / Igor Elortza, Onintza Enbeita
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
On. Enbeita
Ez dakit ondo zer irakurri
leiken zenbaki batetan
kultura ondo egongo al da
Euskal Herrian benetan?
Erdera asko sartzen ohituta
gagoz beti programetan
eta denpora pasetan dogu
zentro komertzialetan.
I. Elortza
Portzentajeak gora ei doaz
eta kultura zer moduz?
Xabier ez dakit erratu garen
nik, lekuz edota orduz
makrozenbaki ta izen handiak
periodikoan deukoguz
euskeraz gora datozen danak
banaka zenbatzen doguz.
On. Enbeita
Pentsetan hasi ezkero igual
berez kultura dana da
baina guretzat kulturan parte
izan da beti euskara
ta albo baten gelditzen gara
Cocidito-ren bat bada
diferentzia handia dago
kulturatik kulturara.
I. Elortza
Baina euskaraz be’ pasatzen da
antzera besteak beste
leku gitxitan jente asko ta
beste batzuetan eske
zeuk pe’ Onintza ikusi dozu
ibilita astez aste
Miribillara asko joaten da
Alde Zaharrera ez hainbeste.
On. Enbeita
Zenbakietan dikotomia
handi samarra dekogu
lau mila lagun han egon ziren
Miribillan hiru ordu
gero jentea gitxitzen jaku
plaza saio ta otordu
gure mundua txikitxua da
geuk handitu behar dogu.
I. Elortza
Beste kultura batzuetan be’
kontuak dira antzeko
nik gogorik pe’ ez daukat eta
zenbakitan zenbatzeko
zeren kulturak balio behar dau
noski jentea batzeko
baina batez be’ zer pentsaua ta
taldetasuna eskaintzeko.
On. Enbeita
Baina kritika lantzeko askok
egin behar dabe lana
eta zuk pentsau hezkuntzan bertan
zelan dauen panorama
sarri pentsau dot erdi alperrik
egiten dogula dana
gero jenteak sentitzen badau
Salvame kendu izana.
I. Elortza
Ez dot sekula ikusi eta
ze Salvame? Ze histori?
Niri bardin jat ze itten daben
dabizela lodi-lodi!
Ze, kultura da zuek eta guk
gaur egiten dogun hori
ta horregaitik eskerrik asko
etorri zarienori.