Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-01-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertso Eguna (55. 2024. Gernika-Lumo)
Actuación
2024-01-27 Gernika-Lumo Jaialdia
Gai-emailea
Etxebarriazarraga, Aitor
Bertsolaris / Autores
Alkaiza, Saioa
Colina, Sustrai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Sustrai gau giroko tabernako atea zara. Zure azalean pegatina eta pintada asko daude. Saioa dator komunera, duela hogei urte zure azalean pintada bat egin zuena. Errotuladore bat atera du berriro.

Descripción

Melodia
Espainian behera
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2024-01-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Sustrai Colina

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina
Papel rolloan utzi
duzu patxarana
eta nabari zaizu
mihian labana
lehen Nuklearrik ez
letrak banan bana
idatzi zenidan ta
gaur berriz nigana
ez da ba kadukatu
jarri zenidana! (bis)

S. Alkaiza
Nuklearrik ez nion
horrekin ze seta!
Gero okupazioan
sinboloa xerka
baina ene edadea
neregan gordeta
tatxatzera etorri naiz
tarteka-tarteka
orain dauzkat bi ume
ta lau hipoteka. (bis)

S. Colina
Goibel nabaritzen dut
zure begirada
bihotzari ere eskas
baitzaio taupada
denak aldatzen gara
boladaz bolada
lehen nuklearren aurka
zeunden eta hara!
Famili nuklear bat
bilakatu zara. (bis)

S. Alkaiza
Toxifikatzen joan da
konbertsazioa
lehen defendatzen nuen
okupazioa
edo aska zezaten
euskal nazioa
eta orain etxean
dedikazioa
idatzi behar dut: Gora
kontziliazioa! (bis)

S. Colina
Lehen zebiltzan horren guai
ta alternatibo
ta bizitza bihurtu
zaizunez banpiro
kejatzeko baduzu
nahikoa motibo
Guggenheim stop nere
azalera igo
bizi-bizi sentitu
zaitezen berriro.(bis)

S. Alkaiza
Berunezko kutxetan
sartuz folklorea
eraikin hura hain zen
ai diktadorea!
Ta orain gelditu dute
ze transgresorea
nahiz guretzat litzakeen
antza ohorea
irabazten ez nago
ohituta ordea. (bis)

S. Colina
Lehen ez zen alternarik
ez etorkizunik
ta orain ez da falta
polimaitasunik
diozu galtzeko lan
gutxitxo duzunik
baina munduan ez da
holako komunik
galtzaile ta irabazle
berdintzen ditut nik. (bis)

S. Alkaiza
Bihotz bat ta Saioa
bider hamar pauta
bihotza nuen eta
beti taupa-taupa
ta orain monogamia
zurrunena hauta
normaldu naiz ta ez naiz
lehengo astronauta
lehen asanbladak neuzkan
orain terapeuta. (bis)

S. Colina
Beraz ez zabiltz gaizki
etapak saltatzen
nahiz lehengo nostalgia
ez zaizun faltatzen.
Saioa ta bihotz bat
pintada hola zen
behintzat saiatu zaitez
berau gogoratzen
ikas dezazun zure
burua maitatzen. (bis)

S. Alkaiza
Boligrafoz egiten
nuen intifada
baina denok zahartzen
gara kamarada!
Ta ertz askotakoa
da orain barrikada
lehengokoei arindu
nahi nieke karga
amore ematen ere
ikasi behar da. (bis)