Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-02-08 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Eneko Lazkoz

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsoaroa (33. 2024. Iruñea)
Actuación
2024-02-08 Iruñea Jaialdia
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolaris / Autores
Alkaiza, Saioa
Lazkoz, Eneko
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
1978ko San Ferminetan gazteak zineten baina urte hartan gertatutakoa oso gertutik bizi izan zenuten. Polizia zezen plazara sartu eta sarraski bat izan zen: German Rodriguez erahila, balaz zaurituak, milaka pilota jaurtiketa... Martin Villa, orduko poliziaren arduradun eta Espainiako barne ministroa Iruñera dator berriro. Protesta ekitaldira joan zarete.

Descripción

Melodia
Elizan sartu ziradenian A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2024-02-08 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Eneko Lazkoz

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lazkoz
Gu garai hartan gazteak ginen
ta izanak aski zori
balak, pelotak, bota zituzten
jo nahirik hamaika txori
gaur Martin Villa Iruñean dago
aditu al duzu ongi?
“Tiren a matar” agindu zuen
sasikumea da hori.

S. Alkaiza
Grisek gorriak ikusarazi
ta zenbat kopeta belzte!
Nola iragana bilakatzen den
orainaren zilbor-heste
hiltzeko agindu zuen ta goaz
hitzaldira justizia eske
gure biktimak balio beza
besterenak bezainbeste.

E. Lazkoz
Baina haientzat ez da berdina
gureen kalitatea
toki guztitan, aro guztitan
ez baita berdin pakea.
Azpiratuok beti daukagu
estu loturik katea
ta azpiratzetik bizi direnek
beti inpunitatea.

S. Alkaiza
Txalo artean gauzatuko du
kontentu elkarrizketa
ta gu kalean hau salatzean
jendartean baita meta
baina funtsean dena antzeko
gu bazterrean gaude ta
haiek medailak dauzkate eta
gure kunetak beteta.

E. Lazkoz
Haien eraso latzek eduki
dituzte hainbat eragin
horregatik pankarta atzera
hurbildu gara gaur arin
zazpi garraxi bota ditugu
gure amorru, gure min
ta orain etxera noa sentituz
ez dugula ezer egin.

S. Alkaiza
Zeozer egin dugu Eneko
konzentra eta atari
Martin Villaren harrera izanda
gure gorrotoen kabi
behintzat oihu bat garraxi isil bat
ez baikabiltz hortan nagi
odolez zikindua den hori
ez dadin bueltatu garbi.

E. Lazkoz
Odolez zikin dagoen hori
ez dugu gizon bikaina
baina ze erraz barneratzen den
gure herrian Espaina!
Villak Iruñea ezin zapaldu
bizi behar luke baina
gure herriak ez du indarrik
sartzen ez uzteko aina.

S. Alkaiza
Gure herria ez da herri bat
ditu hamaika aldagai
eta faxistak Nafarroako
parajeetan daude zai
horregatikan atera eta
aurpegira oihu egin ai!
German gogoan izanen dugu
gainontzekoak ere bai.