Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-02-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar Iñarra
Bertsoa entzun |
2024-02-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar Iñarra
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Egaña
Ai poliziak gehiegikeri
asko egin du nabarmen
orain gazteak begi bat galdu
festara irten ondoren
poliziarik behar al dugun
ebatzi behar da hemen
ta behar bada gero erabaki
nolakoa izan behar duen.
A. Zuazubiskar
Zertarako eta zer lortzeko
nork behar du polizia?
Askok begia galdu badute
ta Cabacasek bizia
hain nabarmen ta begi-bistako
zaidan honetan auzia
ulertezina zait oraindik ai
askon ezin ikusia!
A. Egaña
Ene herria ta polizia
gaur egun dira bi mundu
hainbat tokitan herriak biak
lotzea ere lortu du
baina batura den polizia
ez nago oso seguru
dispersense-ka aritzen zaigun
eredu hori badugu.
A. Zuazubiskar
Eta horrela aritzen dena
berez da salagarria
polizia da arrazista ta
jarrera dauka larria
ereduaren duda-mudetan
zeozer naiz igarria
munduko zein lekutan dugu ba
polizi eredugarria?
A. Egaña
Polizia bat saia zitekeen
herriangana hurbiltzen
baina tamalez saiatzen dira
ahalik arma gehien biltzen
hanka sartzetan inoiz diote
sentitzen dugu, sentitzen
eta horrelako kasutan ere
inork ez du dimititzen.
A. Zuazubiskar
Monopolio erabatekoz
dabiltzala alegia
eta horretan ebasten zaio
gaztetxo bati begia
gure keinu bat da biolento
hori da haien egia
eta karga bat gero sekula
ez, ez da indarkeria.
A. Egaña
Ene Tolosan igual zen kale
edo igual zen arkupe
gaztetxo batek begia galdu
hala kontatu digute
“Hau argituko dugu bai noizbait”
politikariek kutre
segundu baten galdutakoa
argitzeko hiru urte.
A. Zuazubiskar
Eta begia ez da begi truk
berez horren kontra nago
nere burua sumatu arren
panfletogintzan zeharo
poliziaren kontra jarduten
segi nezake luzaro
ze polizirik ez zait gertuko
aguaziletik harago.