Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-02-23 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sabin Abarrategi, June Aiestaran, Janire Arrizabalaga, Kattin Madariaga Apaolaza, Eki Mateorena, Jon Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsoaroa (33. 2024. Iruñea)
Actuación
2024-02-23 Iruñea Jaialdia
Gai-emailea
Larretxea, Ainhoa
Bertsolaris / Autores
Abarrategi, Sabin
Aiestaran, June
Arrizabalaga, Janire
Madariaga Apaolaza, Kattin
Mateorena, Eki
Mendiluze, Jon
Ejercicio
Seinaka gaia-emanda
Tema propuesto
Aztertu diren figurak dira erdigunearena eta periferiarena. Baina zer dira? Zer dago zuen bizitzan erdian eta zer bazter batean?

Descripción

Melodia
Erreguetan ari nintzela
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2024-02-23 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sabin Abarrategi, June Aiestaran, Janire Arrizabalaga, Kattin Madariaga Apaolaza, Eki Mateorena, Jon Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Arrizabalaga
Erdigunea, periferia
eta horren alegian
pentsatzen hasiz sarri jarri naiz
kontu horrekin miserian
erreparatuz nire taxuan
edo nire aurpegian
nire burua ez daukat sarri
behar besteko erdian.

J. Mendiluze
Erdian zer den pentsatu eta
erantzuna dator ti-ta
nahiz ta aukeran ez den nahi nukeen
bezain on eta polita
Unian* aurten hasi naiz baina
ezin ondo iritsi ta
azken egunak pasatu ditut
ikasmahaiari josita.

J. Aiestaran
Zalantzak egin ohi ditugu maiz
hau pentsatzen dugunean
baina ibili nahi izaten denez
beti era txukunean
harremantzean eta lagunak
zaindu behar diren unean
nik jaso nahiko nukeen hori
jartzen dut erdigunean.

E. Mateorena
Nahiz ta saiatu erdigunean
inoiz ez ipintzen mina
eta norbera jarri behar dela
maiz entzuten da jakina
baina besteen iritziekin
gertatzen al da berdina?
Erdigunea igual daukagu
txikiegia egina.

S. Abarrategi
Gauza ederrak txikiak dira
horixe dugu patua
ta gaztetasun honek ez al du
lana be’ isolatua?
Astean zehar ibili ohi naiz
leporaino nekatua
nire erdian soilik sartzen da
ostiral ta zapatua.

K. Madariaga
Ikasketak ta lagun taldeak
horrekin dut nik borroka
erdigunea zaintzen ari naiz
hauskor xamarra dago ta
baina oholtzan ni agertzen naiz
periferiaren kontra
erdi-erdian mikro bat bada
bertzeak ez dit inporta.

J. Arrizabalaga
Dikotomia hortan isuri
ditut horrenbeste malko
posizioan eginak ditut
baitara hainbeste salto
bi hoien artean horrexegatik
zenbatetan lekuz kanpo!
Ertzekoegi zentrorako ta
zentroegi ertzerako.

J. Mendiluze
Zentrotik urrun zer dauzkadan nik?
Galderak eta problemak
planik onenak familiaren
o bestela lagunenak
urrun dabilzkit askorentzako
direnak gauza onenak
periferian dauzkat zentroan
beharko lukeen den-denak.

J. Aiestaran
Periferian zer den aldatu
daitezkenez perspektibak
bi kontu ondo dituen horrek
aldiro dauka gaizki bat
beraz nahi bada eman dezala
buelta zalantzaren zibak
erdira ekarri behar ditugu
norbere barne mobidak.

E. Mateorena
Ainhoak gutaz ari gintezen
bilatzen zuen agian
ta nik orokor bota dut lehen
geratu naiz agerian
introspektibo keinu bat jarri
arren nire aurpegian
askotan nire sentimenduak
baititut periferian.

S. Abarrategi
Kanpo aldeak izan ohi ditu
bere jerga, bere arau
ta udaletxeek hortxe uzten dute
beti salgai, beti kolgau
jakin zazue Gasteiz aldean
bizi zaigula tipo hau
ta periferian beti egoten da
beste rotonda bat gehiau.

K. Madariaga
Kanpokaldea eta erdia
potoloak dira hitzak
ta oreka bat ematea ere
horrek badauzka baldintzak
nahiz inguruak behar dituen
munduak eta bizitzak
gaurkoz bederen jarri dezagun
bertsoa gure erditzat.

*Unibertsitatean