Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-02-23 Gabiria Lagun-artekoa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Iban Urdangarin
Bertsoa entzun |
2024-02-23 Gabiria Lagun-artekoa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Iban Urdangarin
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neurria: Zortziko handia
Airea: Erreguetan ari nintzela
A. Mendiluze
Kanpainarena izan da beraz
nahiko azalpen argia
baina menuan denetik bazen
eta aukera haundia
parrillan Aratz ikusi det lehen
eta luzitu da ia
esku berdinek mugitzen zuten
ikatza ta haragia.
Neurria: Zortziko handia
Airea: Naparruatik ardo karraio A
I. Urdangarin
Gure Aratzek parrilla ondoan
dotore egin du tratu
bota aurretik haragi danak
bere erara markatu
han berotu bat emanda gero
partitu eta xehatu
baina mahaiera atera aurretik
hirutatik bat probatu.
A. Mendiluze
Lehenengo duda, egongo al zen
akaso gordin xamarrik
edo bestela paxatuxea
ez zun hainbeste beharrik
probatu esan du Ibanek baina
ez zun intentzio txarrik
lasai zaitezte ez zuen jaten
pixka’t zupatu bakarrik.
I. Urdangarin
Gure Aratzek berrogei urte
gertu ditu honezkero
hasera baten jardinerian
lanean hasi zen bero
orain maixuta’ omen dijoa
ez nun gutxio espero
parrillero ere hasi liteke
danak fallatu ezkero.
A. Mendiluze
Baina Aratz da mutil zintzoa
hola ari zen begira
dirudienez eskolarako
ia prestatzen ari da
balio duten loreak utzi
eta belar txarrei tira
jardineritza eta hezkuntza
nahiko antzekoak dira.
I. Urdangarin
Jardineritza eta hezkuntza
nahi al dituzu nahasi?
Dana al da ba bizitza hontan
galdu ala irabazi?
Guri ur gutxi bota ziguten
ta lehortu ginen kasi
nere garaian hargatik ez nun
behar adina ikasi.
A. Mendiluze
Ai baina Iban zeure bururik
ez zazu zuritu hemen
ez zenuela ikasi eta
besteen errua omen
hala ere nola gertatu ote zen
garbi utzi dezu zeren
zenbat eta ur gutxio bota
gutxio lehortzen zinen.
I. Urdangarin
Ikaslek aina erru daduka
irakasle batek berez
nere bidea egin nahi nuen
ta eskatu nien mesedez
baina hala ‘re ez zun balio
baztar danetan “Ez! Ez! Ez!”
holako maixuk izan banitu
injinieroa gutxinez!
A. Mendiluze
Ez nekiena jakinda igual
aterako naiz hemendik
Iban ikasi nahi zenuela
horrek grazi egiten dit
irakasleak gehio saiatu
behar omen zuten lehendik
Filosofia Fakultadean
zure zain daude oraindik.
I. Urdangarin
Filosofia Fakultadea
urruti daukat barkatu
beste erara bizi nahi nuen
jendeakin einaz tratu
baina ez nuen nere karrera
behar bezela hautatu
politikoa izan nahi nuen
ta enterradore bukatu.
A. Mendiluze
Bejondaizula herdoil handirik
ez daukazu mingainean!
Politiko nahi ta enterradore
ari zera orainean
ez zabiltzala hain gaizki ere
esango det ordainean
bietan lurra botatzen baita
arazoaren gainean.
I. Urdangarin
Bietan lurra botatzen dute
ta ez gainera arina
bietan behar du barrua hotza
eta eskua gordina
hain ezberdinak ere ez dira
egingo nizuke zina
bietarako eskatzen dute
titulazio berdina.