Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-02-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sustrai Colina
Bertsoa entzun |
2024-02-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sustrai Colina
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Amuriza
Hiru kale pasatu
ditut ta segidan
tabernako terraza
baten perspektiban
hara non batu garen
zu hemen ta ni han
hontako portalean
geratuko ginan. (bis)
S. Colina
Portaletik ihesi
ibiltzen naiz usu
ez dakit kaixo esan
ala eman bi musu
ez baitakit zer esan
torpetxoa nauzu
bueno, izarak ondo
zabaltzen dituzu. (bis)
M. Amuriza
Eska ezazu kafe bat
honek behar du ta
eta erlaxa zaitez
arnasa hartuta
zu zer zaude nirekin
atsekabetuta?
Edota poza ezin
disimulatuta? (bis)
S. Colina
Barka nere bihotza
denetik harria
askotan trabatzen zait
hitzez eztarria
hementxe nago zurrun
ezin igarria
zugan zehazki zer den
errentagarria. (bis)
M. Amuriza
Errentagarri banintz
biontzako hoba
lasai zaitez ze pasa
dugu ja denbora
bion trapu zaharrekin
behera eta gora
eta kasu honetan
ez da metafora. (bis)
S. Colina
Gure hartu emana
nora doa, nora?
Nahiz izarak zabaltzen
baduzun ganora
trapu zaharrak aipatzen
dituzu gerora
dena eramaten duzu
zure terrenora. (bis)
M. Amuriza
Orain artean batzen
gintuen blokeak
ta orain aplikazio
baten dei torpeak
nik neure terrenoan
ze begi kolpeak
neuk dauzkat eta zure
galtzerdi solteak. (bis)
S. Colina
Hemen guztiak gabiltz
desira ehizan
izan igogailuan
tabernan, elizan
esan nahi al zenidan
poema bailitzan
gu bi galtzerdi solte
garela bizitzan? (bis)
M. Amuriza
Hara ze arratsalde
filosofidunak
lehertu zaizkizunez
neuk be hitzari lumak
bai, bi galtzerdi gara
argiak ta ilunak
rebajetan ta inork
erosi ez ditunak. (bis)
S. Colina
Itxuraz ez garenez
elkarrentzat mauka
errentagarri izan
beharrak jo nau ta
bihar ikusten bagara
zortearen aurka
ba egunero bezala
aupa! eta aupa! (bis)