Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-05-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aissa Intxausti, Sarai Robles
Bertsoa entzun |
2024-05-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aissa Intxausti, Sarai Robles
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Robles
Hamazazpi urteak
bete ditut jada
pixka bat berandutxo
ere beharbada
baina hemen topatu
gara azkenik, hara
zu gaur ezagutzea
kriston plazerra da. (bis)
A. Intxausti
Ez nauzu begiratu
izan eta zuk maiz
hamazazpi urterekin
beti gabiz garaiz
orain ze zurrunbilo
ta orain ze ekaitz!
Baina suabe hasi
ze sensiblea naiz. (bis)
S. Robles
Ta orain zu zaintzeko
ze erantzunkizun!
Nahiz izan ditzakedan
mila ideia lizun
sensiblea zarela
nola badakizun
azalduko al didazu
zer gustatzen zaizun? (bis)
A. Intxausti
Lubrikantea hartu
ta hatza igaro
lehenik astiro ta
gero azkarrago
probatzen joan zaitez
baina jakin, klaro
deskubritzeko beti
dudala gehiago. (bis)
S. Robles
Ez zaitut topatuko
plazerren murruan
mutilak nahiz dabiltzan
sarri amarruan
ez dira inoiz jarri
zerorren larruan
batek bilatu zintun
bajina barruan! (bis)
A. Intxausti
Eta barrezka hasi
ginen ni eta zu
bajinaren barruan
tipoa jo eta su
norbait galdu ezkero
zuk ez egin kasu
ez banaute aurkitzen
zeuk uki nazazu. (bis)
S. Robles
Ez zaituzte aurkitzen
jardunda ere nahita
baina esan didazun
horreri jarraika
ongi moldatzen gara
ta ez nabil ezbaika
ja eskuineko hanka
dardarka hasi zait ta. (bis)
A. Intxausti
Gorputza ez dagoelako
zugandik aparte
ikasi ditzakezu
mila modu, arte
deskubritzen joan zaitez
bizitza bitarte
ile punta batetik
behatz puntara arte. (bis)
S. Robles
Nolako abenturak
behatz puntarenak!
Horrek ere dardarka
jarriaz barrenak
ez daitezen zabaldu
besteentzat penak
aurkeztu nahi dizkizut
kuadrillako denak. (bis)
A. Intxausti
Deskubrimendu berri
denak igorriak
horrela jarri zaizkit
bi masail gorriak
baina nahi badituzu
denak ekarriak
beti izango dira
ongi etorriak. (bis)