Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-06-07 Bakaiku Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Saats Karasatorre

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2024-06-07 Bakaiku Lagun-artekoa
Bertsolaris / Autores
Illarregi, Xabat
Karasatorre, Saats
Ejercicio
Binaka gai-librean
Tema propuesto
Gai librean

Descripción

Melodia
Sorlekua utziz geroz
Nombre de la estrofa
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2024-06-07 Bakaiku Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Saats Karasatorre

Nombre de la estrofa:  Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Illarregi
Baina zuk egin zenuen
ume baten propaganda
ni oraindik gaztea naiz ta
ez zaidazu eman txanda
konbersazio gaiena ere
banaturikan joan da
alde horretan painalak ziren
alde honetan parranda.

S. Karasatorre
Aitatasuna makarroi
zipriztinak muturrean
aitatasuna zimurrak
baineran esku ahurrean
aitatasuna da hori dena
horren modu laburrean
margoak horman ta gero noski
lenteja batzuk lurrean.

X. Illarregi
Ze deskripizio fina ta
argi geratu zait hemen
beraz lentejak biltzera
jadanik ohitua zeunden
ni aita ez naiz baina ez uste
ez dakidanik bederen
magisteritza ikasi nuen
ongi dakit hori zer den.

S. Karasatorre
Udako goizak piszinan
arratsaldean parkean
ta txupitoak damutu
goizeko laurak partean
aitatasunan kontu horrekin
utzi nahi zaitut pakean
gauza ederra da baina aukera
bat beste askoren artean.

X. Illarregi
Ederra da baina aurretik
horrela eta horrela
ez duzu aipatu azkenik
bukatu duzun bezela
parkean drama, piszinan drama
deus’e egin ez daitekeela…
Kasi pentsatzen hasita nago
nahi gabe izan zinela!

S. Karasatorre
Ez zazu uste, aizu ez
hori ez baita kondena
grixak ez dira txuri-beltz
edo ez da hori dena
pentsa ezazu horixe dela
dagon gauzik ederrena
lehena nahi gabe balitz zergatik
letorke ba bigarrena?

X. Illarregi
Bigarrena etorri da
hori nik daukat gogoan
ta esan didazu zaharrena
ja nola handitzen doan
nik ziri pixka’t sartu dizut bai
pixka’t manera sendoan…
Pentsatzen ai da “Etxean bi ta
hirugarrena ondoan!”

S. Karasatorre
Ume bat ez dugu dena
fardel, kaka eta gernu
ume bat ez dugu dena
letxe txar eta infernu
baina benetan, patxarana ez
litzateke zure menu
bihar goizean nik daukadana
etxean zuk zeuk bazenu.