Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-07-18 Zornotza Plaza librea [Bertsoa] / Miren Amuriza, Igor Elortza
Bertsoa entzun |
2024-07-18 Zornotza Plaza librea [Bertsoa] / Miren Amuriza, Igor Elortza
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Amuriza
Baietz koloretsu bat
ontxe hartu denak
hizkuntzai umorie
emon, itxi penak
grazijje in ddostek Igor
ta ez dakik zemat
ia esan hiru bider
“Ointxe etxutxenat”. (bis)
I. Elortza
Aldamenetik hasi
da adar jotetan
eta ez don esan ez
olgetan, brometan
burue nik jjekunat
gaur Miren hor ketan
errimak baino gehijjau
aditzen topetan. (bis)
M. Amuriza
Ba hemen gabijjek gu
bijjok danba-danba
plazan ezin errimaik
topau hau da langa
ta Anonyme Popularren*
gaur danak esanda
sorta oso bat noka
kanteta huan ba! (bis)
I. Elortza
Zihetzak ixeteko hori
jjaunan toka
baina heu be’ bapatien
ta etxon inporta
han aditzik topetan
ez zan ez borroka
etxien ta idatziz
errezaue don ta. (bis)
M. Amuriza
Bromie zuan eta
ez eik hartu txarto
ariketa politte
dok gaur hau gutzako
ta balijjoko ddoskuk
ijje edozetako
ta euskaldun barrijjekin
enpatizetako. (bis)
I. Elortza
Bai dakigune beti
don larriko babes
aldatzen gozan hortik
kanporantz juenez
kreatibidadie
be’ hazi eitten danez
Txillidak ezkerragaz
pinttetan eban lez. (bis)
M. Amuriza
Jente kulturetie
jasue zer da ba?
Hoba etorri espektro
humanuetara
geuk be’ uzkerrak botaten
doguz ber-bertara
eta bai, aditzekin
konfunditzen gara. (bis)
I. Elortza
Konfunditzen gara ta
horrexi eskerrak
zuzentzen doguz gero
beste lan okerrak
ta zeuk be’ nahastu dozuz
goijjek ta bazterrak
Txillidak be’ botaten
jjunazan uzkerrak. (bis)
M. Amuriza
Ba bai, topau leikezak
bille ibilitte
bertsolarijje ez banintz
ta egon hor jarritte
gaur disfrutauko neukek
ikusiz baleike
bertsolarixek holan
estu ikusitte. (bis)
* “Anonim Popularren” ahoskatu du.