Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-07-27 Arano Jaialdia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Joanes Illarregi, Agin Laburu
Bertsoa entzun |
2024-07-27 Arano Jaialdia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Joanes Illarregi, Agin Laburu
Nombre de la estrofa:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Laburu
Egia aitortuko det
ez naiz enteratu
ze lur, ze hegazkin ta
ze histori, ze datu!
Loiun lo hartu det ta
Parisen esnatu. (bis)
J. Illarregi
USA* ta Kuba
Argentinarena
Japon, Mosku ta Paris
kontatu du dena.
Abioian pasa du
denbora gehiena. (bis)
M. Arregi
Kontatzen ibili da
hemengo ta haien
ohituren kontua ta
beraren bidaien
orain asma behar zer
ez den ta zer bai den. (bis)
A. Laburu
Sustraik bere gezurra
ibiltzen du sarri
ta orain ere hala
diogu igarri
Instagramen ez baitu
argazkirik jarri. (bis)
J. Illarregi
Baina holako tipo bat
parean egonda
hau tipo altu bat da
zer nolako bonba
ze agintariekin
bakarrik egon da. (bis)
M. Arregi
Sustrairen kontaerak
hainbeste bertute
Habanan egon zela
ta zenbat entzute
Fidel berpiztu nahian
ikusi nahi nuke. (bis)
A. Laburu
Urtero histori bera
herriko tabernan
ni ez naiz hasiko gaur
Sustrairekin teman
hilabeten ez diyo
denborarik eman. (bis)
J. Illarregi
A ze oporraldia
hark denboragatik
soldata dena bota
duela badakit
ta guztia herrian
kontatzeagatik. (bis)
M. Arregi
Ta Japonian ere
egon ei da aurten
hor fijo aritu da
gezurrak esaten
Sustraik seguru daki
makilekin jaten. (bis)
A. Laburu
Neri berdin dit Sidney
New York ta Atlanta
ikusi al dezu Maider
mutilaren planta?
Horrek pasa duna da
gosia galanta! (bis)
J. Illarregi
Baina zalantzan ere
ipini gaitezke
honek ez du dirurik
bertso eta beste
honek ikusi duna
Aupa Etxebeste! (bis)
M. Arregi
Sustrai ez da bihurtu
hiruron eredu
baina adar jotzea
utzi dezakegu
kañak edaten hemen
hobeto gaude gu. (bis)
* “U ese a” ahoskatu du