Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-10-26 Otxandio Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
2024-10-26 Otxandio Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Iturriaga
Ia mendi erdia
aldatuak aroz
zu barriro ikusteak
laguna a ze poz!
Memoria kolektibo
gogor hortara joz
garrantzitsua izan zan
danok gagoz ados
baina argazkietan
zu bakarrik zagoz. (bis)
A. Egaña
Argazkitan bakarrik
ezin zan bestela
ez al dakizu hori
eiten ez nuela
eskunarru bat neukan
baldarra bestela
baina zor didazuna
onarpen itzela
sinistu baitzidaten
zu igo zinela! (bis)
U. Iturriaga
Alde hortatik ez neban
inoz begiratu
gaur arte ez gaitue
biok konparatu
nik argazkia egin
zu parez paratu
ta orain gaiztakeriaz
ez eixu jokatu
ai Pasang, Pasang, Pasang
ez zaite pasatu! (bis)
A. Egaña
Berrogeita lau dira
majina bat urte
baina oroitzapena
sentitzen det fuerte
zuk bandera bat eman
jartzen zenbat neke!
Jakintza handirikan
ez geneukan guk’e
esan nun “Britaniarrak
bandera hau al dute?” (bis)
U. Iturriaga
Mendian topo in gendun
gulako bi harrik
goizaldean ondiño
ta biok itzarrik
tontorra jo genduen
nekatu, baldarrik
argazkia egin neutzun
ta ez zeukan txarrik
baina ez zan agertu
bandera bakarrik. (bis)
A. Egaña
Bandera soilik ez zen
ta ez zen kaltian
limoi tankerako bat
hantxe apartian
eguzkiaren izpi
guztien artian
ta gainera suge bat
aizkora batian…
Deszifratzen ari naiz
berrogei urtian. (bis)
U. Iturriaga
Ondiño be’ somatzen
da aizkorakada
ze Movistarrek gaitu
gu kanpora laga
barri bat egin behar
dogu beharbada
tontor bat Motxotegi
hortxe dago hara
oxigenorik barik
aillegauko gara. (bis)
A. Egaña
Hiruroita hamar urte
ta ez gaude hain ñaño
berriz joan gintezke
Himalaiaraino
eta gozatu hango
izotz ta goi laino.
Mila esker Zabaleta
Euskal Herrian, ño!
Ezagunagoa naiz
neure etxean baino. (bis)